Lan aukera berriak tarteko euskara maila edo EUSKERA maila altua duten langabeentzat

Lanbidek Barakaldoko 2020-2021 Enplegu Plana jaso du, baina oraindik ez du onetsi. Planak ondorengo proiektuetan lan egiteko aukera eskainiko die eskatzen den euskarazko jakite-maila duten hainbat profil profesional desberdinetako langabeei:

  • Euskera Bultzatuz programa: euskara teknikaria
  • Euskara Departamentua: web dinamizazioaren arloko teknikaria
  • Eskola Absentismoa programa: gizarte hezitzailea eta dantza monitorea
  • Hiritarren Lanpostuen Hedapena programa eta Bulego Elektronikoak: berriemaileak
  • Eskola-segregazioaren aurkako programa: hezkuntza teknikaria
  • Gazteen Emantzipazioa programa: web dinamizatzailea, Topalekuko monitorea, Topalekuko koordinatzailea, eskolaz kanpoko ekintzetarako monitoreak eta gazte plana bultzatzen lagunduko duen teknikaria
  • Haur Eskolen Programa: hezkuntzako laguntzaileak
  • PLPC Sareak programa: web dinamizatzailea

Zehazki, ekimen hau Barakaldon erroldatuta dauden eta Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, izena eman duten langabeei bideratuta dago.

Hautatutako pertsonek erakunde publiko batean bost-sei hilabeteko kontratua eskuratzeko eta bertan erabilgarritasun soziala duten funtzioak betetzeko aukera izango dute.

Aukeratze-prozesuetan sartu ahal izateko, ezinbestekoa da zure profila Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, dagokion sailean eguneratuta egotea, hautagaien bilaketa eta aukeratze-prozesuak bertan agertzen den informazioan oinarrituko baitira. Horretarako, Inguraldeko Enplegu Zentroarekin harremanetan jar zaitezke, Innobak Beurko eraikineko lokalera (Dolores Ibarruri Pasealekua, 82 - Beurko Zaharra) joanez edota 944 189 044 telefono zenbakira deituz.

Lanpostu bakoitzaren eskakizun espezifikoak eta deialdiaren inguruko informazio osagarria Enplegu Zentroan, web-orrian eta Inguralderen sare sozialetan zehatzago kontsultatu ahal izango dira eskaera onesten denean.

Informazio hau behin-behinekoa da; enplegua sustatzeko ekintza lokaletarako diru-laguntzak jasotzeko Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, bultzatzen duen programara eskaera bidali dugu, baina oraindik ez da onetsi. 

SUBIR