Bilboko portua eta itsasadarra Fundazioaren Enpresan praktikak egiteko programa
Programa honetan parte hartzen dutenek konpentsazio ekonomiko hau jasoko dute ikasteko laguntza gisa: Unibertsitate edota Goi-mailako Zikloko tituludun onuradunek 610 euro bruto jasoko dituzte hilero. Praktikaldiek 8 hilabete iraungo dute
Bilboko portua eta itsasadarra Fundazioak, praktikak egiteko programaren edizio berria ateratzen du.
Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioaren Patronatuko kideen arteko lankidetzahitzarmenaren barruan, praktikaldi guztiak —unibertsitatekoak eta lanbide-heziketakoak— Bilboko Portuko Agintaritzaren sailetako arlo funtzionaletan egingo dira. Hain zuzen ere, Portuko Agintaritzak emango ditu praktikak behar bezala egiteko behar diren baliabide material eta didaktiko eta tutoretzako baliabide guztiak
ONURADUNAK
Deitutako praktikaldi-kopuruaren eta erlazionatutako arlo funtzionalen arabera eska dezakete programan parte hartzea:
a) Aukeratzen den praktikaldiari dagozkion unibertsitate-ikasketetan edo Goi-mailako Heziketa-zikloetan titulua duten gazteak, baldin eta nahitaezko baldintzak betetzen badituzte. Besteak beste, hauek:
- 30 urte baino gutxiago izatea.
- Ikasketak bukatuta izatea.
- Trebakuntzari lotutako esperientzia kualifikaturik ez izatea.
- Aldez aurretik lan-praktiken beka bat jaso ez izana.
- Langabezian egotea.
b) Euskera eta ingeles maila egokia izatea, emango zaien funtzio-arloaren arabera
ESKAERAK NOLA FORMALIZATU
Hauek dira eskaerak formalizatzeko prozedurak: Eskaerak Novia Salcedo Fundazioaren bidez formalizatuko dira,, horretarako eskatzen den dokumentazioa betez. Informazio gehiago behar izanez gero, mezu elektroniko bat bidali behar da (isancho@ bilbaoport.eus helbidera) edo telefonoz deitu 94 487 12 00 zenbakira (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:00etara). Kontaktu-pertsona: Itziar Sancho
IZENA EMATEKO EPEA
Eskaerak jasotzeko epea 2020ko urriaren 1an itxiko da.
