Lan aukera berriak lanaren, lan harremanen eta lan arriskuen prebentzioaren arloetan profil teknikoa duten gazteentzat

Lanbidek Barakaldoko 2020-2021 Enplegu Plana jaso du, baina oraindik ez du onetsi. Planak lan aukerak eskainiko dizkie gizartearekin eta enpleguarekin lotutako eremuetan espezializatutako pertsonei, ondorengo profil teknikoak dituztenei hain zuzen ere:
 
Lan teknikariei 
Lan harremanetako teknikariei eta Gizarte gradudunei
Lan arriskuen prebentzioko teknikariei.
 
Zehazki, ekimen hau unibertsitateko graduatu titulua duten 16 eta 29 urte bitarteko gazteei bideratuta dago. 
 
Plaza hauetako bat lortu ahal izateko, zenbait baldintza bete behar dira:
Barakaldon erroldatuta egotea
Aldez aurretik Gazte Bermea Sisteman izena ematea 
Eskaintzen diren espezialitateetan unibertsitateko graduatu titulua edo baliokideren bat izatea 
 
Hautatutako pertsonek erakunde publiko batean zortzi hilabeteko kontratua eskuratzeko eta bertan erabilgarritasun soziala duten funtzioak betetzeko aukera izango dute.
 
Ezinbestekoa da zure profila Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, dagokion sailean eguneratuta egotea, hautagaien bilaketa eta aukeratze-prozesuak bertan agertzen den informazioan oinarrituko baitira. Horretarako, Inguraldeko Enplegu Zentroarekin harremanetan jar zaitezke, Innobak Beurko eraikineko lokalera (Dolores Ibarruri Pasealekua, 82 - Beurko Zaharra) joanez edota 944 189 044 telefono zenbakira deituz.
 
Lanpostu bakoitzaren eskakizun espezifikoak eta deialdiaren inguruko informazio osagarria Enplegu Zentroan, web-orrian eta Inguralderen sare sozialetan zehatzago kontsultatu ahal izango dira eskaera onesten denean.
 
Informazio hau behin-behinekoa da; enplegua sustatzeko ekintza lokaletarako diru-laguntzak jasotzeko Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, bultzatzen duen programara eskaera bidali dugu, baina oraindik ez da onetsi. 
SUBIR