Inguraldek langabezian daudenen laneratzea erraztuko du biltegiko jarduera osagarrien ikastaro batekin

Juan Antonio Pizarrok jakinarazi duenez, otsailaren hasieran hasiko da ekimena, eta bere sailaren estrategiaren barruan kokatzen da, hain zuzen ere, lanpostu-eskari handiena duten arloetako prestakuntzari bultzada bat emateko

Barakaldo, 2020ko urtarrilaren 20a

Prestakuntza-ikastaroei bultzada ematea erabaki duJuan Antonio Pizarro Barakaldoko Udaleko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketako zinegotziak, enpresek lanpostu gehiago eskatzen dituzten arloetan

Datorren otsailean abiaraziko da ikastaroetako lehenengoa, eta biltegiko laguntzailearen jarduera osagarriez arituko da.  "Lan-nitxo bat sortzen ari da esparru horretan on line merkataritzan aritzen diren enpresa handiak pixkanaka  Ezkerraldean lurreratu izanaren ondorioz. Enplegu asko sortuko da, eta barakaldarrak lanpostu horietara sartzeko prest egotea nahi dugu", adierazi du gaur Pizarrok prentsaurrekoan.   

Zinegotziak gaur jakinarazi duenez, biltegiko jarduera osagarrien ikastaroak 210 ordu izango ditu, apirilaren 10era arte luzatuko da eta ikasleei biltegi bat antolatzeak dakartzan oinarrizko jarduera guztiak modu teorikoan eta praktikoan egiten ikasteko aukera emango die.

Ikastaroa Barakaldoko Udalak finantzatuko du oso-osorik, eta langabezian dauden 10 lagun izango ditu parte-hartzaile, zeintzuek biltegiko jarduera osagarrien profesionaltasun-ziurtagiria lortu ahal izango baitute,  bai eta, lan-jarduera bat gauzatzeko eta lan-merkatuan sartzen laguntzeko beharrezkoak diren gaitasunak ziurtatzen dituen egiaztagiri ofiziala ere.

Hiru modulutan zatitutako prestakuntza praktikoa eskainiko du ikastaroak 170 orduz. 80 orduko lehen moduluak biltegi batean egiten diren eragiketak jorratuko ditu. Bigarrenak, berriz, eskaerak prestatzen irakatsiko die parte-hartzaileei, eta 40 ordukoa izango da. Hirugarrenean, azkenik, kargak orga jasotzaileekin manipulatzen irakatsiko da, eta 50 ordu iraungo du. 

Prestakuntza atala amaitutakoan, 40 orduko lanez kanpoko praktika profesionalak egingo dituzte partaideek inguruko enpresetan

Ikastaroari eta hautaketa-irizpideei buruzko informazio gehiago jaso nahi dutenek Inguraldeko Enplegu Zentrora jo behar dute, Dolores Ibarruri pasealekuko (82) Innobak eraikinean (Beurko Zaharra, 38. pabiloia). Horretarako, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezu bat idatzi edo 94 418 90 44 telefonora deitu behar dute.

IKASTARO GEHIAGO AURKI
Juan Antonio Pizarrok azpimarratu duenez, horrelako prestakuntza-ikastaroak indartuko ditu zinegotzigoak, "Udalerriko langabeei lan-merkatuan errazago txertatzeko behar dituzten ezagutzak emateko".

Izan ere, biltegiko jarduera lagungarriena da Inguraldek egingo dituen ezaugarri horietako lau ikastaroetatik lehena, barakaldarren enplegagarritasuna bultzatzeko. Beste hiru ikastaroak honako gai hauei buruzkoak izango dira: eraikinetarako iriste-erraztasuna hobetzea igogailuak jarriz, telemarketina eta eraikinak birgaitzea fatxada aireztatuak jarriz. Beste hiru ikastaroak eraikinen irisgarritasuna hobetzeari buruzkoak izango dira, igogailuak jarriz, telemarketina eginez eta eraikinak birgaituz, fatxada aireztatuak jarriz.

 

SUBIR