Cisco programako 400 Digitaliza Beka eskaintzen ditu Barakaldoko mentor gelak, gazteen teknologia-prestakuntzarako

Eske handieneko lau teknologia-espezialitatetakoak dira 400 plazak: sareak, zibersegurtasuna, programazioa eta gauzen internet. Interesatuek irailaren 20ra arte daukate Barakaldoko Mentor Gelarako eskaera egiteko aukera

Barakaldo, 2019ko uztailaren 9a

Aurten, bigarrenez jarraian jarriko du Ciscon Networking Academyk martxan IKTen sektorean lan aukera baten bila dabiltzan gazteentzako 400 plaza eskaintzen dituen Digitaliza Bekak programa. Onuradunak doan izango du formakuntza egiteko aukera, eske handiko lau teknologia-espezialitateetan:  sareak, zibersegurtasuna, programazioa eta gauzen internet

Euskadin, Barakaldoko Mentor Gelaren bitartez; gurea baita Euskal Autonomia Elkarteko Mentor Sareko zentro bakarra.  Horregatik, programa interesatzen zaienek irailaren 20ra arte daukate bekak eskatzeko aukera, eta horretarako, Barakaldoko Mentor Gelara jo behar dute, 944 789 527 telefonora hots eginez edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. e-postara idatziz. Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren online ikastaroen plataforma da Barakaldoko Mentor Gela proiektua, eta Udaleko Inguralde Garapen Agentziak kudeatzen du. "Euskadin aitzindaria den zerbitzu honek 15 urte beteko ditu dagoeneko. Prestakuntza-multzotan banatutako 170tik gora ikastaro jartzen ditu herritarren esku, eta matrikula urte osoan dago zabalik, abuztuan izan ezik. Tutore-arretaz gainera, Ministerioaren egiaztagiri ofiziala ere eskaintzen du", azaldu du Inguraldeko Danel Solak.

BEKEN ABANTAILAK

3.000 euro inguruan baloratutako teknologia-prestakuntza eskaintzen dute Digitaliza Bekek. Cisco Networking Academy online plataformaren bitartez egiten da, eta Cisco egiaztagiri teknikoa - telekomunikabideen merkatuan enplegugarritasunerako zubi bat - lortzen ahal da.

Ikasleen beharretara egokitutako prestakuntza plan bat da, tutoreek gidatzen dituzten webinar-ez hornitua. Horien bidez uztartzen dira ezagutza teorikoak eta jarduera praktikoak, eskaintzen diren lau lanbide espezialitateetako bakoitzak behar dituen gaitasun teknikoak garatzeko.  

Zeharkako trebetasunak ere barneratuko dituzte parte hartzen dutenek, gainera; hala nola, gaitasun analitikoa, talde lana eta autokonfiantza eta ekintzailetza.  Gai ugariri buruzko teknologia mintegietan eta webinar-etan (automatizazioa eta sare koordinazioa, alanbrerik gabeko teknologiak eta lankidetzakoak) parte ahal izango dute interesatuek, eta enplegu poltsetan ¿ Talent Bridge - sartuko dira, Ciscoren eta haien kideen eskaintzak jasotzeko.  Lehenengo bekak irten zirenean, 100dik gora  lanbide-aukera  ordaindu sortu zituzten Ciscoren kide nagusiek.

Hiru fasetan garau ohi da programa: sartzeko froga, eta horretarako ordubeteko iraupena duen prestatzeko hastapen ikastaro bat. Ondoren, zortzi asteko prestakuntzaldia egin behar da, urri-azaroan.  Eta, amaitzeko, 2020ko otsailetik martxora bitarteko 10 asteko berariazko prestakuntzaldia.

SUBIR