Barakaldoko Mentor Gelak Storyboard ikastaro berria martxan ipini du ikus-entzunezko ekoizpenean

Matrikulazioa irekita dago eta 170 prestakuntza ikastaro baino gehiago eskaintzen dituen online plataformako webgunearen bidez egin daiteke

Barakaldo, 2019ko apirilaren 10a

Barakaldo Mentor Gelak bere urrutiko prestakuntza programazioarekin jarraitzen du eta 170 ikastaro baino gehiago ditu 30 bat prestakuntza sail desberdinetakoak. Ohiko zerrendara ‘Storyboard’ ikastaro berria gehituko da, Ikus-entzunezko Baliabide alorraren barruan.

Storyboard-era hasteko tailerra da, eta bere helburu nagusia zinema ekoizpeneko oinarrizko ezagutzak ikastea da ikus-entzunezko produkzioetarako, aplikagarriak direnak produkzio pertsonalerako edo argazki departamentu batean edo ikus-entzunezko produktore batean lan egiteko.

Ikastaroa hiru modulutan banatuko da eta honako eduki hauek ditu: ikus-entzunezko kontaketak nola sortu, zinema kamera, eta gidoi tekniko bat sortzea. Jarduera horiek eginez ikasleek azken ‘shootingboard’ bat sortuko dute, eta horrek eskuratu dituzten gaitasunak erakusteko balioko du. Parte hartzen dutenek tutoretza laguntza izango dute zalantzak argitzeko.

Prestakuntzak hilabete inguruko iraupena du eta matrikulak 24 euroko kostua du. Aste honetan Barakaldo Mentor gelak matrikulazio epea zabaldu du ikastaro honetarako, bere webgunearen bidez www.aulamentorbarakaldo.inguralde.info

BAKARRA EUSKADIN

Barakaldoko gela Inguraldeko informatika salan dago kokatua, Dolores Ibárruri Pasealekua, z/g. Matrikula urte osoan egin daiteke, abuztuan izan ezik. Denboraldi horretan aurrez aurreko azterketen egutegia iragarriko da, eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren ziurtagiri ofiziala lortuko da, Internet bidezko prestakuntza sistema ireki eta librearen bultzatzailea dena.

Barakaldoko Mentor Gela Inguraldek, Barakaldoko Udaleko garapen agentziak, kudeatzen du. Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen bakarra da.

SUBIR