‘Herri Lagunkoia’ talde berria hurrengo astean hasiko da Barakaldoko eskoletako ikasleen segurtasuna zaintzen.

20 emakumek osatuta dago, Udalak kontratatuta Enplegu Planaren bitartez, eta zerbitzuak eskatu duen sei eskoletako sarbideetako trafikoa zaintzen laguntzeaz arduratuko dira.

Barakaldo, 2019ko urtarrilaren 15a

Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak, Inguraldek, 20 emakume barakaldar kontratatu ditu eta hurrengo astetik aurrera udaleko zerbitzuei laguntza ematen arituko dira sei eskolatako sarbideetan, oinezkoen pasabideetan trafikoa arautuz.

Honako eskola hauek eskatu dute zerbitzu berria: Munoa, Juan Ramón Jiménez, Gurutzeta, Alazne, Rontegi eta Larrea.

Inguraldeko presidenteak, Danel Solak, gaur aurkeztu du ‘Herri Lagunkoia’ programa eta honako hau du helburu: «lanean txertatzeko zailtasunak dituzten hiriko auzokideen enplegagarritasuna bultzatzea, eta eskolako sarbideetan ikasleei babes zerbitzua eskaintzea. Hiriko berriemaile programaren eguneraketan datza, eta horri funtzio berriak gehitu dizkiogu, hiritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko».

‘Herri Lagunkoia’ programa Inguraldek Tokiko Enplegu Planean 2018-2019 barne hartzen dituen 31 proiektuetako bat da, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundua, Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen eremuan.

Egun hauetan 20 neskek osatzen duten taldea oinarrizko prestakuntzadun ikastaroa egiten ari da Landabekoko Bide Segurtasun Parkean. Prestakuntza Udaltzaingo bat ematen ari da eta Bide Segurtasun legeari buruzko parte teorikoa barne hartzen du, egingo dituzten funtzioekin erlazionatutako alderdiak hain zuzen ere, hala nola, Bide Segurtasuneko Parkeko pistan simulatutako parte praktikoa, eta beste bat, benetakoa, hiriko oinezko pasabide batzuetan.

Hurrengo astean kalera aterako dira haien funtzioak betetzeko sei eskola horien sarbideetan, eta «hiritarrak oinezkoen pasabideetan gizalegezko jarrera izatera gonbidatu», gaineratu du Danel Solak.

Halaber, taldeak segizio lanak egingo ditu Udaleko arlo desberdinekin adostutako eskola jardueretan, esaterako, Barakaldo Antzokira bisita, Lorategi Botanikora eta abar.

HIRIKO ZAINKETAREN FUNTZIOAK

Oinezkoen pasabideetan trafikoa arautzeaz gainera, ‘Herri Lagunkoia’ programako kideak informazio eta zainketa funtzioak egiten ibiliko dira kaleetan barrena. Zeregin hauen artean, udal araudiak eta ordenantzak hiritarrei gogoraraztea da, eta udal zerbitzuei detektatutako gertaerak, akatsak eta matxurak jakinaraztea.

Halaber, parkeak, lorategiak eta gune irekiak zainduko dituzte; zerbitzu eta ekipamendu publiko eta pribatuen kokapenaren berri emango dute eta hiritarren laguntzan eta larrialdi zerbitzuetan lagunduko dute.

Pertsona horiek lanaldi osoko kontratua izango dute ekainera arte.

SUBIR