Urrian abiatuko dute informazio kanpaina Barakaldoko Udalak kudeatuko dituen bi enplegu planek

Aurten, nobedade gisa, gazteentzako enplegu programa bat eskainiko da, eta, ondorioz, 30 urtetik beherako hiru gazte kontratatuko dira. Plan biei (plan orokorra eta gazteena) 140 barakaldarrek aterako die etekina.

Barakaldo, 2018ko urriaren 19a

Langabezian diren ehun eta berrogei lagunek aterako diete etekina Udalak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak sustatutako bi enplegu planei (2018-2019 Enplegu Plana eta Gazteentzako I Enplegu Plana). Hil honetan abiaraziko da, herritarrei zuzendutako kanpainarekin. "Ontzat eman ditu Lanbidek aurkeztutako proiektu biak, eta,  horrenbestez, aurki hasiko gara lanpostuei, profil profesionalei eta lan eskaintza zabal honetara sartzeko bete beharreko baldintzei buruzko informazioa zabaltzen", aurreratu du Inguralde-Barakaldoko Udaleko garapen agentziaren buru Danel Solak. Guztira, 1.7 milioi euro ingurukoa da inbertsioa; horietatik --- Eusko Jaurlaritzak jarriko ditu, eta, gainerako 257.845 euroak, ostera, Udalak berak.
 
Gazteentzako Lehen Enplegu Plana da aurtengo nobedade nagusia: zuzenean kontratatuko dira 30 urtetik beherako hiru gazte lanaldi osoz eta  urtebetez, `DigiMaps' izeneko proiektua garatzeko. Interes publikoko hiri instalazio eta elementuen inbentarioaren eguneratze topografikoan datza egitasmoa.  Obra zibil eta eraikuntzarako topografikoko teknikari bat eta Oinarrizko Lanbide Heziketadun edo Profesionaltasun Egiaztagiridun edo DBHko Gradudun bi laguntzaile behar dira. 
"Ahalegin ekonomiko handia egin dugu gazteentzako berariazko enplegu plan hau aurrera ateratzeko: proiektuaren kostua 71.796 euro izaki,  53.845 euro jarri ditu Inguraldek. Gainerakoa, Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak jarri dute", erantsi du Danel Solak.
 
ENPLEGU PLAN OROKORRA 
Gazteentzako Enplegu Planaz gainera 2018-2019 Enplegu Plan Orokorra garatuko da hiriko bizi kalitatea hobetzeko helburuz. Planaren bitartez 102 pertsonari egingo zaio kontratua 4-6 hilerako, programa zein den. Bestalde, bertako enpresek kontratuak egiteko laguntzetarako deialdia egingo da, beste 37 kontratazioa gauzatzeko.
 
Nobedadeen artean, "Herri lagunkoia" dugu: hogei bat lagunek zainduko dituzte eskoletako sarrera-irteerak.  Gainontzeko programek jarraipena emango diete aurreko deialdietako enplegu planei esker sendotuz joan diren lan-ildoei, hala nola, udal etxebizitzak zaharberritzea, hiri altzariak mantentzeko lanak, gazteak emantzipatzeko sostengua, narriatutako landa eremuak berreskuratzea eta euskara sustatzea. Iaz martxan jarritako kontrolik gabeko isurketak deuseztatzeko programari ere jarraipena emango zaio.
 
Oso desberdinak dira profil profesionalak, ahalik eta jende gehienak izan dezan lan aukera. Horrela, bada, enplegu aukera izango dute igeltseroek, zurginek, elektrikariek, iturginek, margolariek, lorezainek, teknikariek, analista-programatzaileek, gizarte-langileek eta hiri informatzaileek, besteak beste. http://planempleobarakaldo.inguralde.info/ helbidean begiratu daiteke zerrenda osoa.
 
INFORMAZIO KANPAINA
Hurrengo egunotan hasiko da plan bietako zehaztapenen berri emateko informazio kanpaina. Inguraldeko web orrian  (www.inguralde.com) begiratu dezakete informazioa  interesdunek. Bestela, Innobak Eraikinera jo (Dolores Ibarruri pasealekua, 82. Beurko Zaharra, 38 Pab.), eta hartu parte Inguraldek  antolatzen dituen talde informazio-saioetan. Horretarako, izena eman behar da web orrian, aldez aurretik. Batez ere, bi beharkizun  bete behar dituzte izangaiek: Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, bata, eta Barakaldoko Udaleko nahiz beste edozein udaletako aurreko enplegu planetan ez parte hartu izatea, bestea.  Lanbidek deialdietako bakoitzean ezarritako berariazko baldintzak bete beharko dituzte, gainera.
 
Azaroan aukeratuko dituzte hautagaiak. Hilabete horretan bertan hasiko dira lanean Gazteentzako Enplegu Planean arituko diren hirurak, eta abenduan gauzatuko dira Plan Orokorreko zuzeneko 102 kontratazioak.  
 
PROGRAMA POSTU KOP. KATEGORIA
 
31 PROGRAMAK
 
 

 

PROGRAMA

 Lanp. kop.

KATEGORIA

1

ETXETXUKUNAK-Udal etxebizitzak birgaitzea

1

Arduraduna

 

 

1

Igeltserotzako lehen ofiziala

 

 

1

Zurgintzako lehen ofiziala

 

 

1

Elektrizitateko lehen ofiziala

 

 

1

Iturgintzako lehen ofiziala

2

ESKOLAK APAINTZEN-Eskoletako konponketak

1

Arduraduna

 

 

2

Pinturako lehen ofiziala

 

 

5

Peoia, pinturan aditua

3

HIRI ALTZARIAK

1

Zurgintzako arduraduna

 

 

1

Pinturako lehen ofiziala

 

 

1

Zurgintzako lehen ofiziala

 

 

4

Peoia, pinturan aditua

 

 

4

Peoia, zurgintzan aditua

4

LOGÍSTIKA

2

Gidaria

5

BALIABIDEAK MOBILIZATZEA

2

Furgoneta gidaria

6

BIDEAK

2

Pinturako lehen ofiziala

7

BARAKALDO BERDEA

1

Lorezaintzako arduraduna

 

 

1

Lorezaina

 

 

3

Lorezaintzako peoiak

8

BASO GARBIKETA

1

Basoetako arduraduna

 

 

3

Basoetako peoia

9

HONDAKINAK KUDEATZEN - ISURITAKOEN GARBIKETA

1

Arduraduna

 

 

2

Lorezaintzako peoiaK

10

UDALARGIA

1

Elektrizitateko arduraduna

 

 

1

Elektrizitateko lehen ofiziala

 

 

2

Peoia, elektrizitatean aditua

11

EUSKERA BULTZATUZ INGURALDE

1

Teknikaria

12

IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA

1

Analista Programatzailea

13

PROTAGONISTAK

2

Teknikaria

14

ENPRESEN MAPA

2

Administraria

15

BIZIPOZA DAKARREN MUSIKA

1

Administraria

16

KONTSERBATORIOKO GELAK SOINUGABETZEA

1

Igeltserotzako lehen ofiziala

 

 

1

Peoia, igeltserotzan aditua

17

EUSKERA + HEZKUNTZA

1

Teknikaria

18

GAZTEEN EMANTZIPAZIOA: TOPALEKU + WEBAREN DINAMIZAZIOA

1

Web garatzailea

 

 

2

Aisialdiaren teknikaria

19

EUSKERA BULTZATUZ UDALA

1

Teknikaria

20

BARAKALDO HERRI IRISGARRIA

1

Teknikaria

 

 

5

Laguntzailea

21

ADINGABEEN DIAGNOSIA ¿ GIZARTE EKINTZA

1

Gizarte langilea

22

ETXEKO LAGUNTZAREN ASEBETETZE EBALUAZIOA - GIZARTE EKINTZA

1

Gizarte langilea

23

HERRITARREKIKO BESTELAKO HARREMAN MODUAK - HAZ

2

Administrariak

24

UDAL ARTXIBOAREN INBENTARIOA - LIBURUTEGIA

1

Teknikaria

25

BASAJAUN

1

Lorezaina

 

 

1

Lorezaina

26

 MUNOAKO ZUHAITZEN INBENTARIO

1

Teknikaria

27

ATEZAINA: ESKOLAREN LEHEN IRUDIA

1

Teknikaria

28

MUNOA GOGORATZEN

1

Teknikaria

29

GURE HERRIA, GURE JENDEA

1

Teknikaria

 

 

1

Analista Programatzailea

30

KAPP COMMMERCE

4

Analista programatzailea

31

HERRI  LAGUNKOIA

20

Hiri informatzailea

 

 

102

 

 

Esta acción se enmarca en la Convocatoria de Ayudas para Acciones Locales de Promoción de Empleo de Lanbide – Servicio Vasco de Empleo (BOPV de 20 de junio de 2018)

SUBIR