Mentoring programa bat abiarazi du Barakaldok, 'zilarrezko ekonomia' kementsuei loturiko enpresa-proiektuak bultzatzeko

Azaroaren bederatzian ekingo zaio ekimenari, adinekoen beharrizanak artatzearekin zerikusia duten enpresa eta pertsona ekintzaileei zuzendutako informazio-saio batean

Inguralde-Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak eta Gizarte Zerbitzu Integratuen Taldeak (SSI) lankidetza hitzarmen bat sinatu dute `Silver Economy'an espezializatutako aholkularitza programa berri bat garatzeko hirian, enpresa eta pertsona ekintzaileek negozio aukera berriak bultza ditzaten `zilarrezko ekonomia'ren alorrean, sektore horretan enplegu eta ekintzailetza aukera ugari baitago, kontuan hartzen dituelako adinekoen benetako beharrizanak bai eta aurre egiten ere gure gizartean populazioaren zahartzea dela eta sortzen diren erronkei.   

Ekin Silver Economy du izena egitasmoak, eta, SSI Taldearen "SOCEM:SOCIAL CARE & EMPLOYEMENT HUB" proiektuaren barruan  negozio plana gauzatu eta enpresa ekimena gauzatzeko lankidetza profesional eta aditua eskaintzen du.   Europako Gizarte Funtsen Gizarte Inklusio eta Gizarte Ekonomiako Programa Eragilearen Tarteko Erakunde gisa finantzatzen du CEPES-ek GIZARTE EKONOMIAKO FORMULEN BIDEZ EKINTZAILETZA SUSTATZEKO `SOCEM HUB-Emprende en la Silver Economy' PLANA  laguntza-programaren barruan.

"Adinari lotutako beharrizan berariazkoen aukera zabalari erantzuteko arreta eta zerbitzuak eskatzen dituzten 65 urtetik gorako 22.439 bizilagun dauzka Barakaldok. SSI Taldearen lankidetzaren bitartez, hazten ari den ekonomia sektore horretara erakarri nahi ditugu ekintzaile eta enpresak" azaldu du Barakaldoko alkate Amaia del Campo gaur goizean, Barakaldoko udaletxean hitzarmena sinatu ostean.

Besteak beste, teknologia berrien, osasunaren, esku-hartze psiko-sozialaren, birgaitze eta bizigarritasunaren, turismoaren, aisiaren edo kulturaren eremu profesionaletan diharduten ekintzaile eta enpresei zuzentzen zaie proiektua.

JARDUEREN EGUTEGIA

Hiru lan fase dauzka programak eta azaroaren 9an hasiko dira, Inguraldeko bulego nagusietan. Lehenengo saioak, aurkezpenekoak, `Go Social' du izena, eta Gizarte Zerbitzu Integratuen Taldeko lantaldeak  erakunde horrek egin duen ibilbide luzean identifikatu dituen aukeren berri emango die Barakaldoko ekintzaile eta enpresei, eta Ekin Silver Economy-ren jardunaren berri emango die.

Programaren bigarren fasean, zeina azaroaren 26tik urtarrilaren 11ra bitartean egingo baita, enpresa proiektuak aukeratuko dira, aurkeztutako ekimen guztien artean.

Urtarrilaren 17an, aholkularitza lanari (mentoringa) ekingo zaio, hautatutako ekintzaile eta enpresek proiektu bideragarriak sor ditzaten, gizarte-  eta lankidetza-ekintzailetzaren arloko adituek lagundurik.    Aholkularitza-lana 2020ko martxoaren 31ra arte luzatuko da, proiektuak bizkortu eta negozio plana finkatzeko, enpresa eratu edo produktu nahiz zerbitzu berria merkaturatu arte.

"Indartsu datorren merkatura sartzeko aukera paregabea da, eta horregatik bultzatu nahi ditut hiriko ekintzaile eta enpresak gure garapen agentzian informazio jasotzera eta informazio saioan parte hartzera", esanez amaitu du Amaia del Campok.

Hasierako saiora etorri nahi dutenek Inguralderen Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoak daukate jasotzea argibide gehiago.

SUBIR