Barakaldo Mentor Gelak industria arloko programazioari buruzko online ikastaro berria eskainiko du
Industria 4.0-n dauden industria kontrolatzaileen programazioan ikasleak sartzea du helburu ikastaroak. aulamentorbarakaldo.inguralde.info webgunean egin daiteke izen-ematea.
Barakaldo, 2018ko apirilaren 10a
Inguralde-Barakaldoko Udaleko garapen agentziak garatzen duen Mentor Gela zerbitzuak industria arloko programazioari buruzko ikastaro berri bat eskainiko du Codesys sistemaren bitartez, eta horrela, Euskal Autonomia Erkidegoan bakarra den online eskaintza sendotu egingo da.
Prestakuntza-proposamen berri honek ikasleei industria arloko kontrolatzaile programagarriekin (LADDER, GRAFCET eta testu egituratua) lan egiteko behar dituzten ezagutza eta trebetasunak emango dizkie. Prestakuntza `Industria 4.0¿ plataforman etorkizun handia duen automatizazio industrialera bideratu nahi dutenei eskainitako ikastaroa da. Hiru hilabeteko iraupena du ikastaroak, eta azken azterketa gainditutakoan, ikasleak 110 orduko prestakuntza egin duela egiaztatzen duen diploma bat jasoko du.
Codesys sistema bidezko Industria arloko Programazio ikastaroa Internetez egiten da osorik. Ikastaroa zazpi gaitan dago antolatuta, eta bakoitzak jarduera batzuk ditu, egin ondoren, tutoreari bidali beharko zaizkionak ebaluatu ditzan. Programazioari buruzko prestakuntza denez, ikasleak eskuliburu orokorra eta lantzen diren kontzeptu bakoitzari buruzko zenbait azalpen-bideo ere izango ditu.
Ikastaroa egin nahi dutenek elektrizitateari eta/edo elektronikari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea komeni dela diote Barakaldo Mentor Gelan. Izena emateko epea zabalik dago eta http://www.aulamentorbarakaldo.inguralde.info/ webgunean egin daiteke.
170 ikastaro baino gehiago dira, oraingo berri hau ere kontuan hartuta, Inguraldek Barakaldo Mentor Gelaren bidez eskaini, eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren ziurtagiria duten ikastaroak.
"Urtero ikasle kopuru handiagoa biltzen duen prestakuntza da, zeren eta prestakuntzari jarraipena emateko eta bakoitzak bere erritmoaren arabera espezializatzeko aukera ematen baitu" adierazi du Inguraldeko lehendakari Danel Solak.
