Langabezian direnentzako Lanberri ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du Barakaldok

31 urtetik beherako eta 45etik gorako bizilagunek ez ezik, iraupen luzeko langabetuek edota gizarte-bazterkeria egoeran dauden 300 bat auzotarrek ere  hogeita hamar inguru ikastaro praktiko egin ahal izango dituzte, lan merkatuan leku bat izateko

Barakaldo, 2017ko martxoaren 7a.

Inguralde-Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak zabalik dauka oraindik ere  Bizkaiko Foru Diputazioko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Arloak sustatuko Lanberri ikastaroetan izena emateko epea. Hogeita hamar bat ikastaro dira; besteak beste, profesionaltasun egiaztagiriak lortzeko edo lan merkatura sartzeko oinarrizko trebetasunak eta bestelako tresnak irakasteko.  Lan merkatura sartzeko eragozpenak dituzten 300 bat herritarrei dago zuzenduta, hala nola, 31 urtetik beherako gazteak, 45 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabetuak edo gizarte-bazterkeria egoeran dauden herritarrak.       

31 urtetik beherakoentzat zabalik dago Azalerak Garbitzeko Gaitasuna ikastarorako izen emateko epea. Beste ikastaro hauetarako ere bai: Visual Thinking, Nola komunikatu eraginkorki, Talde Lana, Desing Thinking- Berrikuntza, Gamestorminga, Negoziatzeko teknikak, Denboraren kudeaketa, Trebetasun digitalak eta Robot programazioak. 

Bestalde, langabezian diren 45 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabetuak edo/eta gizarte bazterkeria egoeran direnak beste honako ikastaro hauetan har dezakete parte: Ikus-entzunezko proiektuak, Androiderako Mugikorren Aplikazioen Garapena eta Lan Arriskuen Prebentzioa.  

NON EMAN IZENA

Libre dauden tokiei buruzko informazioa ez ezik izena emateko epeari  eta beharkizunei buruzkoa ere Enplegu Zentroko lokaletan (Dolores Ibarruri Pasealekua) jaso dezakete interesaturik daudenek, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.  Inguraldern web orrian ere kontsultatu dezakete eskaintza osoa: www.inguralde.com

Martxoan hasi eta ekainean bukatuko dira ikastaroak.  240.000 euroko diru-laguntza jaso du Barakaldoko Udalak foru-erakundetik, prestakuntza plana gauzatzeko.

SUBIR