Barakaldok langabetuak kontratatzeko laguntzen deialdi berria atera du

Barakaldoko Udalak bultzada bat eman nahi dio enplegua sortzeari.  Inguralde garapen agentziaren bitartez, udalerriko langabetuen kontratazioak sustatzeko diru-laguntzen deialdi berri bat atera du, bai enpresek, bai euskal erakundeek langabeak kontrata ditzaten.

Deialdiak 26 diru-laguntza ditu (186.000 euroko aurrekontua) eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzaturik dagoen 2016-2017ko Enplegu Planaren barruan dago.

Deialdira atxikitzen diren enpresek gehienez 6.000 euroko diru-laguntza jasoko dute kontratuko.  9.000€-ra arte igo daiteke laguntza, kontratatutakoak hurrengo kolektibootakoak baldin badira: Diru-sarrera Bermatzeko Errentaren hartzaileak, lehenengo enplegua lortu duten 35 urtetik beherakoak eta kontratatu aurreko 18 hilabete gutxienez izena emanda egon direnak Lanbiden eta hilabete horietatik 12tan gutxienez, langabezian, oinarrietan adierazten den bezala.  

Enpresek langabezian dauden barakaldarrak kontratu behar dituzte, gutxienez sei hilabetez eta lanaldi osoz. Kontratua ekainaren 16tik abenduaren 1era (biak barne) bitartean gauzatu behar da. Kontratatuek enpresan lehen egon den langile kopuru osoaren gaineko enplegu sorrera garbia eragin behar dute.

Barakaldoko kontrataziorako laguntzak eskatzeko, enpresariak eskabidea behar bezala beteta eta enpresari buruzko informazioa ez ezik, egin nahi duen kontratuari buruzko azalpena ere aurkeztu behar du. Bestalde, kontratatuko den pertsonak Lanbiden izena emanda dagoela eta Barakaldon erroldatuta dagoela ere egiaztatu beharko du.

Laguntza-plan honetara atxiki nahi duten enpresek Inguralderen web orria (www,inguralde.com/empleo) kontsulta dezakete, bestela, telefonoz (944 78 93 55) deitu edo posta elektronikora idatzi (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) dezakete.

SUBIR