Ekintzailetza eta enplegu zerbitzuen eskaintza azalduko du Inguraldek Prestik Ezkerraldea azokan

 ‘Prestik Ezkerraldea 2016’ eskualdeko enplegu azoka nagusian agertu zituen Inguraldek bere enplegu eta ekintzailetza zerbitzuak, eta, aldi berean, urteko azken hiruhilekoan egingo diren prestakuntza jardueren eskaintza zabala ez ezik oraingo enplegu eskaintza ere azaldu zuen. 

Portugaleteko Nautikako Eskolako instalazioetan, hilaren 20 eta 21ean egin zen azokan, standa jarri zuen Inguraldek Ezkerralde eta Meatzaldeko Behargintzek zeukaten aldean, eta bertan eskaini zuen Barakaldok enplegu eta ekintzailetza arloan dauzkan zerbitzuak, bai eta banatu ere horiei buruzko informazio oso eta xehatua, esku-orrietan. 

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Departamentuak antolatu zuen  V. Prestik Ezkerraldea Azoka, DEMA-Enpresa Garapena Agentziaren bitartez.

Ekintzailetza arloan, Inguraldek bana-banako aholkularitza zerbitzuari buruzko informazioa ez ezik, enpresak sortzeko prestakuntza ikastaroei, ekintzailetza-aurreko tailerrei, hiru Innobak Enpresa Zentroei eta Barakaldoko ikastetxeetan garatzen duen ekintzailetza-kultura hedatzeko programari buruzkoa ere eman zuen.

Enplegua sustatzeari dagokionez, gazteentzako eta gizarteratzeko arazoak dituzten pertsonentzako prestakuntza-eskaintza azpimarratu zen bai eta  kontrataziorako laguntzen deialdi berria, Enplegu Zentroak eskaintzen dituen baliabideak eta Mentor Gelako online prestakuntza ere.  IT txartelen azterketak egiteko aukerari eta Gabonetan egon daitezkeen enplegu-aukerei buruzko informazioa ere eman zen.

Halaber, arrakasta handia izan zuen azokako bi egunetan, ‘nola esan dakidana, laneko elkarrizketetan’ izeneko tailerrak.   

SUBIR