Inguraldek langabezian dauden gazte barakaldarrak behar ditu gaitasun digitaletan trebatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefonika Fundazioak sustatu, eta Barakaldoko Udalak ere parte hartzen duen `Open Future-Enplegu Digitala´ programaren bidez, gaitasun digitalean trebatu nahi duten gazte langabe barakaldarrak erakartzeko kanpaina bat abiarazi du Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak.  Ekimenak Ezkerraldeko eta Meatzaldeko 100 bat gazte trebatzeko asmoa du, eta urriaren 24an abiaraziko da Java eta PHP doako ikastaroak emanez.

Lan bila diharduen 18 urtetik 35era bitarteko edozein gaztek DBHko ikasketak baditu, parte har dezake BIC Bizkaia-Ezkerraldean (Barakaldo) emango diren ikastaroetan.  Ekimenaren bidez, teknologia enpresen eta gazte langabeen arteko zubia eraiki nahi dugu. Proiektuaren instituzio arduradunek aditzera eman dutenez, parte-hartzaileen %70ek lana aurkitzen dute.

Parte hartu nahi dutenek hautaketa prozesu bat gainditu beharko dute, eta horretarako, Telefonika Fundazioko web orrian eman beharko dute izena: http://www.fundaciontelefonica.com/empleabilidad/empleo-digital/

Hautaketa prozesua gainditu dutenek lau hilabete ikastaroa egingo dute eta industrian erabiltzen den teknologia eta metodologiari buruzko trebakuntza teorikoa eta praktikoa jasoko dute. Amaitzeko, ikasleak taldeka banatu, eta benetako proiektuak garatuko dituzte proiektuan laguntzen duten teknologia munduko enpresetan.

 

SUBIR