Inguraldeko Orientazio Profesionala emateko zerbitzuaren bidez sartu nahi dute 875 lagunek lan-merkatuan

Aurtengo lehen sei hilabetetan, Inguraldeko Enplegurako Orientazio Profesionala emateko zerbitzuak 875 lagun artatu ditu.  Enplegu Sailak dituen datuen arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutako programa horretan 527 gizonek, eta 348 emakumek parte hartu dute.

Orientazio bila etorri direnak batez ere, 25 urtetik 54ra bitartekoak izan dira, eta titulazioari dagokionez, eskola graduatu tituludunak, DBHko graduatu tituludunak edo titulazio zehatzik gabeak. 

Inguraldeko Enplegurako Orientazio Profesionalaren bidez, pertsona horiek lan-merkatuan sartzeko dauzkaten zailtasunak ebaluatuko dira, hala nola, prestakuntza-maila baxua, adina edo sexua. Ondoren, orientazioa bi modutan emango zaie: bakoitzaren egoera partikularra lantzeko banakako tutoretzen bidez, eta trebetasunak eta orotariko ezagutzak lantzeko taldekako saioen bidez. 

2016ko lehen sei hilabeteetan, Inguraldeko orientatzaileek pertsona horien enplegagarritasunaren aldeko 4.300 ekintza egin dituzte guztira, hala nola informazioa ematekoak eta taldekako eta banakakoak. Ekintza horien bidez, batez ere curriculumak egokitu, eskaintzak bilatu, hautagai zerrendak bidali, lanerako elkarrizketak prestatu eta enplegurako trebetasun profesional eta pertsonaletako prestakuntza eman da.

SUBIR