Barakaldok 119 lanpostu sortuko ditu 2016ko Enplegu Planean

Barakaldoko 2016ko Enplegu Planak 1,6 milioi euroko aurrekontua izango du (1,2 milioi Lanbidek jarriko du, eta 421.000 euro, Udalak). Inbertsio horri esker, 119 lanpostu sortuko dira, 93 enplegu Inguraldek kudeatutako zuzeneneko kontratuak izango dira, eta 26, kontratazioetarako laguntzak ematen zaizkien enpresen bidez sustatukoak.

Barakaldon kontratatuko direnen %40 emakumeak izango dira, %15 berriz, 55 urtetik gorakoak, eta gainerako ehunekoa, beste kolektiboetakoak (35 urtetik beherakoak eta iraupen luzeko langabetuak). 

Zuzeneko kontratuko 93 lagunek 18 programetan parte hartuko dute. Besteak beste, honako lan hauek egiteko: eskolak margotu, hiri altzarien mantentze-lanak, alde berdeak berreskuratu, argiteria hobetu edo udal etxebizitzak birgaitu. Hiri jagoleen programak eta gazteen emantzipaziorako laguntzen programak aurrera jarraituko dute.

Nobedadeen artean dauzkagu hiri partaidetza eta herri administrazioetan euskararen erabilera bultzatzeko ekintzak, Barakaldoko artisau sortzaileen sektorea indartzeko programa eta gizarte eta teknologia berrikuntza sustatzeko programa. 

Honako hiru programa hauek izango dira martxan jarriko diren lehenak: ‘Barakaldo Lagunkoia’ (20 girotalde kontratatuko dira), `Barakaldo Berdea´ (9 lagun) eta `Emantzipaziorako Laguntza´ (4 lagun).  Hiru ekimen horietarako onuradunen hautaketa hilabete honetan eta hurrengoan egingo dira, eta abenduan hasiko dira lanean. Beste programetarako hautaketa prozesua urrian abiaraziko da, eta 2017ko urtarrilean hasiko dira lanean.

Kontrataziorako laguntzen lerroari dagokionez, 26 diru-laguntza emango dizkiete udal arduradunek gutxienez 6 hilabetez langabetu barakaldarrak kontratatzen dituzten enpresei.

SUBIR