Barakaldok familia eta lan bizitza uztartzen laguntzeko aplikazio berria atera du.

Barakaldon kontziliazio arloan dauden baliabide guztiak biltzen dituen webgunea da. Familia barakaldar guztientzako laguntza-tresna bat da, bereziki, familia-kargak direla eta, ordaindutako enplegua lortzeko zailtasunak dituzten langabeentzat.

2016/07/15

Barakaldoko Udalak kontziliazio edo uztartze alorrean udalerrian dauden baliabide publikoak eta pribatuak biltzen dituen webgunea eskainiko die langabeei familia eta lan bizitza uztartze aldera.  Herritarrek aplikazio berria jadanik balia dezakete Inguralderen web orrian sortutako sarbidea erabiliz.

"Barakaldoko familia guztientzako laguntza-tresna bat da, baina bereziki familia-kargak dituztenentzat ¿adinekoak zaindu beharra esaterako- lan-merkatuan sartzeko helburua ezin dutelako bete" azaldu du Barakaldoko alkate Amaia del Campok uztartze baliabide berria aurkeztu duenean.

Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak diseinatutako webgunea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutako azken Enplegu Planaren bidez.  "Langabezian dauden herritarrekiko eguneroko harremanean antzeman dugunez, etxetik kanpo ordaindutako kontratu bat lortzeko arazoak dituzten herritar nahikotxo daude, batez ere emakumeak, adineko jendea edo umeak zaindu behar dituztelako" esan du Amaia del Campok.

Barakaldarren familia eta lan bizitza uztartzen laguntze aldera jarri da abian uztartze baliabideen udal webgune hau.

BALIABIDE GUZTIAK GUNE BATEAN

"Baterako Zaintza" webguneak Barakaldon dauden baliabide guztiak biltzen ditu, hala nola zaintza (adinaren arabera bereizita), indarrean dauden laguntza publikoak eta zaintzaileentzako zenbait laguntza-zerbitzu.

0 urtetik 18ra bitarteko atalean, aplikazioak Barakaldon dauden haurtzaindegi, haurreskola, goizeko gela, ikastetxe, aisialdia talde, udaleku eta kirol eta arte campus guztiak erakusten ditu.

18 urtetik 60ra bitarteko atalean, enpleguko zentro bereziak, egoitzak eta eguneko zentroak, elkarteak eta laguntza eta etxez etxeko laguntza zerbitzuak azaltzen dira.  

60 urtetik gorako jendea zaintzeko atalean, webgune berriak gizarte-zentroak, egoitzak, tutoretzapeko etxebizitzak eta eguneko zentroak azaltzen ditu.

Halaber, udal proiektu berri honek `neure burua ere zaintzen dut¿ izeneko atal bat ere badu, bertan, zaintzaileen egoera arintzeko asmoz, Barakaldok eskaintzen dituen laguntza baliabide guztiak azaltzen dira, hala nola telefono bidezko arreta, laguntza emozionala, arreta juridikoa eta zaintza zerbitzuak.

Aplikazioak zerbitzu bakoitzaren azalpena, bai eta webguneetako estekak eta loturak ere eskaintzen ditu. "Langabeei laguntzeko proiektua izan zena hasiera batean, Barakaldon familia eta lan bizitza uztartzen aurrera egiteko erabiliko dugun zerbitzu integrala bilakatu da" esan du Amaia del Campok.

SUBIR