113 lagunek parte hartu dute Udal Enplegu Planean eta 17 hobekuntza-jardun ere burutu dituzte
Guztira 113 lagunek parte hartu dute azaroaren 2tik maiatzaren 31ra bitartean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegua sortzeko tokian tokiko ekintzetarako laguntza-deialdiaren barruan kokatutako Udal Enplegu Planaren bitartez, Inguraldek garatu dituen ekintza eta proiektuetan.
2015. urtean, Barakaldoko Udalak plan horretatik jaso zuen 1.218.000 euroko diru-laguntzari eta Inguraldek emandako 234.000 euroko laguntzari esker, 90 barakaldar zuzenean kontratatu eta kontratazioetarako laguntza deialdi berria garatu ahal izan dira.
Ekintzetako parte-hartzaileen %70 laneratzeko zailtasunak dituztenak dira, hala nola 45 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak eta 35 urtetik beherako gazteak. Aipatzekoa da %49 emakumeak direla.
Horrela, zuzenean kontratatu diren 90 langileek parte hartu duten 17 proiektuen bidez, herritarrei gutxi barru aurkeztuko zaien bateratze gaiaren inguruan hirian dauden baliabideak biltzen dituen webgunea sortu dute. Laster ezagutzera emango den beste proiektu bat Bitartekaritzaren web-ataria da, enpresen eta biztanleria aktiboaren topagunea izango dena hain zuzen.
Halaber, ekipamendu publikoak zaintzeko jarduketa garrantzitsuak ere egin dira, hala nola aurrerantzean arrisku egoeran dauden pertsonei ostatu emateko erabiliko diren udal bi etxebizitzen birgaitze integrala. Bestalde, hiri-altzarietako 749 jarleku konpondu eta margotu dira eta kontrolik gabeko 8 isurketa-leku lehengoratu ere egin dira.
Planaren bidez garatu den enplegurako laguntza ildoa kontrataziorako 23 laguntza ematea izan da enplegu aukera gutxienez sei hilabetez eman duten enpresei, barakaldarrak kontratu dituztelako. Aipatu behar da, horien artean %40 emakumeak izan direla. 6.000 euroko diru-laguntzak izan dira banatu diren gehienak, nahiz eta 9.000 euroko 8 laguntza berezi ere eman diren laneratzeko zailtasunak dituztenak kontratatzeagatik
