Lan merkatuari eta enplegu eskaintzei buruzko hileroko lantegia jarri du martxan Inguraldek

"Ostegunetan, enpleguaren egungo egoera” ekimena abiaraziko du Inguraldek, Enplegu Zentroaren bidez. Hilean behin egingo diren talde lantegiotan unean–uneko lan merkatuaren egoera zertan den azalduko zaie langabeei.

Martxoaren 17an egingo da lehenengo lantegia, goizeko 10:00etan, Enplegu Zentroan (Dolores Ibarruri pasealekua. Bidegorrian). Lantegiak irauten duen bi orduetan, lan merkatuaren gora-beheren berri izango dute bertaratuek: zein diren gehien eskatzen diren profilak, zer enplegu eskaintza egin diren, lan-poltsarik sortu ote den, inguruko enpresek zer langile kontratatzeko asmoa duten epe labur eta ertainera, eta abar.

Parte hartu nahi duenak Enplegu Zentroan eman behar du izena, aldez aurretik.

SUBIR