Inguralderen enplegu zerbitzuak 1200 pertsona artatu ditu lan-merkaturako sarbidea sustatzeko

Barakaldoko Udaleko Enplegu zerbitzuak 1.262 langabetu artatu ditu urteko lehengo sei hilabetetan. Helburua lan merkaturako sarbidea erraztea da. Guztira 496 emakume eta 766 gizon artatu ditu. Kopuruak %5 gora egin du iazko datuekin konparatuta.

Herriko biztanleek gehien eskatzen dituzten ekintzak banakako kontsultak eta lan-merkatuari buruzko informazioa dira. Izan ere, urtarriletik ekainera, Udaleko garapen-agentziako profesionalek ia 9004 kontsulta bideratu dituzte.

Inguraldek 3.316 jarduera burutu ditu pertsona horiekin–2013an baino 800 gehiago– Adibidez; lan aholkularitza, kontsulten arreta, banakako tutoretzak, curriculum eta aurkezpen gutunak egitea, lan-elkarrizketen prestaketa, lan-eskaera berritzea, eta lan-eskaintzak kontsultatzea, besteak beste.

Bestalde, 657 pertsonak banakako orientazioaren alde egin dute haien lan egoera hobetzeko. Horren barnean banakako orientazioa eta talde-tailerrak daude. Helburua da gaitasun profesionalak eta pertsonalak hobetzea enplegua bilatzeko.

Enplegua sustatzeko Udaleko beste ekimen bat herriko enpresekin harreman zuzena izatea da. Udal garapen-agentziak 16 pertsonen kontratazioa sustatu du inguruko enpresetan.

SUBIR