Osasun eta garbiketa industrial arloko bi ikastaro, Barakaldoko langabetuak lan munduan berriro sartzeko

Inguraldek Adilan izena duen langabetuak lan munduan sartzeko programaren edizio berri bat jarri du abian.

Ekimenaren barnean, garbiketa industriala eta agente psikosoziala izateko bi ikastaro daude. Prestakuntza dohainik da eta, gainera, ikastaroek praktika profesionalak egiteko aukera ematen dute.

Bi ikastaroetan izena emateko epea apirilaren 24ra arte zabalik egongo da. Izena emateko interesa duten pertsonek Enplegu Zentrora jo behar dute, Dolores Ibarruri, zg (bidegorri), edo 944 189 044 telefonora deitu. Informazio gehiago eskuratu daiteke udal garapen-agentziaren webgunean (www.inguralde.com).

24 auzokidek parte hartu ahal izango dute ekimen honetan. Helburua da hiriko langabetuen karrera bideratzea lan merkaturako sarbidea errazten duten sektoreetara.

Ekintza horiek Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioko Lurraldeko Kooperazio Estatuko Idazkaritzak eta Europako Gizarte Funtsak diruz laguntzen dute.

SUBIR