Inguraldek El Regatoko 3 landa-bide berrituko ditu Enplegu planaren bidez

Barakaldoko Udala, Inguralde garapen-agentziaren bidez, landa-bide batzuen ingurumena berritzeko ekimena burutzen ari da.

Helburua da hiriko auzokideek erabiltzea eta bertan ongi pasatzea. Proiektua enplegu-programaren bidez burutzen ari da, eta herriko 13 pertsona kontratatu dira.

Plana abenduan jarri zen abian eta maiatzaren 31n bukatuko da. Lan-talde horren egiteko nagusia El Regatoko 3 bidexka berritzea da: Tellitu- Saratxo, Samundi eta Santa Lucía.

Pertsona horien kontratazioa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegu Sustapenaren Udal Ekintzak deialdiaren diru-laguntzen barnean dago.

SUBIR