Joomla eta WordPress bi ikastarotan izena emateko epea zabalik

Inguraldek doako bi ikastaro jarri ditu abian, webgune eta blogetako edukiak sortzen eta kudeatzen ikasteko. Hobetuzek (Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa) bi ekimenak diruz laguntzen ditu. Ikastaroak apirilean eta maiatzean egingo dira.

Barakaldoko Udaleko garapen-agentziak matrikulazio epea zabaldu du. Interesa duten langileek ikastaroen edukiak kontsultatu ditzakete eta izena eman dezakete, Inguralderen webgunearen bidez (www.inguralde.com).

Joomla ikastaroa apirilaren 27tik 30era egingo da, 14:00-16:00. Eduki hauek landuko dira: Front-end eta Back-end-en sarbideen administrazioa; webgune osoaren konfigurazioa; erabiltzaileen kudeaketa; artikuluak sortzea; eta multimedia artxiboen erabilpena. Izena emateko epea apirilaren 17an bukatuko da.

WordPress ikastaroa maiatzaren 11tik 26ra izango da, 14:00-16:00. 20 orduko prestakuntzan, webgune bat sortzeko eta instalatzeko beharrezkoak diren edukiak eta gaitasunak landuko dira. Hainbat ataza jorratuko dira: estruktura bat ematea, sarrerak eta edukiak sortzea, multimedia artxiboak txertatzea, iruzkinak kudeatzea, eta etiketak sortzea. Izena emateko epea apirilaren 30ean bukatuko da.

 

SUBIR