Inguraldek prestakuntza ibilbide bat eta gaikako tailerrak eskaintzen ditu, lana aurkitzeko aukerak handitzeko

Proiektu berri honen helburua da lana bilatzen ari diren pertsonen gaitasunak indartzea, lana aurkitzeko aukerak handitzeko

“Entrenatu enplegurako” Barakaldoko Udalaren garapen-agentziaren, Inguralderen, proiektu berria da. Horren xedea hiriko enplegagarritasuna hobetzea da. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena eman duten langabetuei prestakuntza ibilbide baterako eta gaikako tailerretarako sarbidea ematen die ekimenak. «Lana bilatzen ari diren pertsonen gaitasunak sustatu nahi dira, lana aurkitzeko aukerak handitzeko», azaldu dute zerbitzutik.

Prestakuntza Ibilbidea hile honetan hasiko da eta 21 orduko iraupena izango du, 3 orduko saioetan banatuta. Parte hartzaileek haien gaitasun profesionalen autoanalisi bat egingo dute, lan bilaketa aurrera eramateko beharrezkoak diren emozio-gaitasun garatuko dituzte, eta lana aurkitzeko estrategiak eta teknikak ikasiko dituzte. Gainera, profesionalen segimendua izango dute prozesu osoan. “Pertsona bakoitzaren beharren arabera egindako prestakuntza” da.

Horretarako, “Entrenatu enplegurako” proiektuko profesionalek metodologia praktikoa erabiliko dute: ariketa pertsonalizatuak, lan-talde dinamikak, bideoak… Horiei esker, langabetua prestakuntzaren protagonista nagusia izango da eta parte hartze aktiboa izango du.

Gaikako tailerrak

Proiektu honen bigarren ekintza gaikako tailerrak antolatzea da. Helburua da erraminta berriak eskuratzea, lan bilaketa eraginkorragoa izateko.

Taldeka egiteko tailerrak dira, eta 2-4 ordu arteko iraupena izango dute. Horien xedea da langabetuek gaitasun profesionalak garatzea, esate baterako, talde lana egitea eta komunikatzea. Hainbat kontu landuko dira: emozioen erabilera ona, curriculuma eta aurkezpen gutuna idaztea, lan elkarrizketak prestatzea, eta enplegu atari nagusietan profilak irekitzea.

Inguralderen webgunean (www.inguralde.com), otsailean eta martxoan egingo diren monografikoak kontsulta daitezke, eta izena ere eman daiteke.

Prestakuntza proiektu honetan parte hartu nahi duten Barakaldoko auzokideak Udal Enplegu zentrora hurbildu behar dira. Bertan, behar duten informazioa emango diete.

Ekimen hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz laguntzen duen 2014 Enpleguaren Sustapenerako Udal Ekintzen barnean dago.

SUBIR