Kontrataziorako laguntzak

Inguraldek 23 diru-laguntza banatu ditu udal enpresen artean. Ekintza horiek Lanbidek diruz lagundutako laguntzen deialdiaren barnean daude.

Diru-laguntza horiei esker, lana bilatzen ari ziren Barakaldoko 23 auzokide kontratatu dira. Planari gehitu diren enpresek diru-laguntzarik handiena jasotzen dute, 6000 euro, edo kontratuaren lan-kostuen %75. Diru kopuruak gora egin dezake, 9000  euro arte, talde berezietako pertsonak kontratatuz gero. Adibidez, lehenengo enplegua lortzen duten 35 urte beherako pertsonak, epe luzeko langabetuak eta Berme Errenta jasotzen dutenak.

Hain zuzen ere, diru-laguntza horien bidez kontratatutako 23 pertsona horien artean 6 talde berezi horien barnean daude. Kontratuen baldintzei dagokienez, denak lanaldi osokoak dira eta 6 hilabeteko iraupena izango dute. Gainera, enpresa horietan, azken 3 hilabetetako lan-taldea handitu da programari esker.

Diru-laguntza horietara erantsi diren Barakaldoko enpresek hainbat profil profesional eskatu dituzte: 2.0 komunikazio proiektuak burutzeko pertsona espezializatuak, aholkulariak eta saltoki txiki, zerbitzu-enpresa eta irabazteko asmorik ez duten erakundeetarako langileak.

SUBIR