Garapen Jasangarrirako Helburuetarako 2030 Agendaren adierazleak Barakaldon

Txosten honetan Garapen Jasangarrirako Helburuetarako 2030 Agendaren Adierazleei dagokienez Barakaldori buruz ezagutzen diren datuak aurkezten dira, Eustaten argitalpenetik abiatuta. Informazioak NBEk 2015ean ezarritako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak (GJH) ditu oinarri eta hainbat gai hartzen ditu barne, hala nola pobreziaren amaiera, biztanleriaren osasun- eta ongizate-maila, klima-aldaketaren aurkako borroka, genero-berdintasuna eta hiri jasangarrien diseinua.

Barakaldo, 2025eko martxoaren 29a

Dokumentuan GJHek eta haien neurketak hainbat maila geografikotan konparazio-tresna gisa duten garrantzia azaltzen da. Horretarako, GJHekin lotutako Euskadiren eta Barakaldoren 67 balio jasotzen dira, besteak beste: errenta pertsonala, gizarte-zerbitzuetako udal-gastua, biztanleriaren hezkuntza-maila, emakumeen biktimizazio-tasa, ur- eta energia-kontsumoa eta ekonomiaren hazkunde-tasak.

Datu esanguratsuenen artean, azpimarratzekoa da Barakaldoko batez besteko errenta pertsonala (20.887 €) Euskadikoa (25.061 €) baino txikiagoa dela. Hezkuntzari erreparatuz, lehen mailako ikasketak dituzten biztanleen ehunekoa handiagoa da Barakaldon (% 34,33) Euskadin baino (% 29,26); goi-mailako ikasketetan, berriz, Barakaldo Euskadiko batez bestekoaren azpitik dago. Genero-berdintasunaren eremuan, 2023ko azken datuen arabera, emakumeen biktimizazio-tasa nabarmen handiagoa da Barakaldon (% 76,49) Euskadin baino (% 57,99).

Dokumentuan ur- eta energia- kontsumoa eta hazkunde ekonomikoa ere jorratzen dira. Esate baterako, biztanleko eta eguneko guztizko ur-eskaria pixka bat handiagoa da Barakaldon (% 179,09) Euskadin baino (% 177,60). Energia berriztagarriei dagokienez, Barakaldon biztanle bakoitzeko potentzia instalatua Euskadin baino txikiagoa da kategoria guztietan (fotovoltaikoa, hidraulikoa, eolikoa eta eguzki-energia termikoa).

SUBIR