Barakaldoko Udaleko Garapen Agentzia % 8, 5 erabiltzaile gehiago ditu, 7.104 guztira

2.343 pertsonei eskaini zien zerbitzua Inguraldek 2017an, enplegu zerbitzuari eta programei esker; eta, gainera, 99 enpresen sorrera bultzatu zuen

             Barakaldo, 2018ko martxoaren  21a

Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak, Inguraldek, 7.104 erabiltzaile izan zituen 2017an, horrek esna nahi du, 2016 urtearekiko % 8,5 igo zela erabiltzaile kopurua. Hori eman du jakitera gaur Inguraldeko lehendakariak, Danel Solak; eta hazkunde hau oso positiboa dela esan du, izan ere “gure helburua, hiritarrentzako eredu bat izatea da ekintzaileei laguntza ematen, enpresen lehiakortasuna hobetzen, enpleguan, merkataritza eta hiriko enpresak sustatzen eta kontsumitzaileei arreta ematen eta berrikuntzetan, eta hori lortzeko, aurrerapauso bat ematea da hau.

2017ko Jarduera Memoriaren arabera, zerbitzu eta enplegu programen bidez 2.343 pertsonari eskaini zien zerbitzua Inguraldek, 2016an baino 100 gehiagori; horietatik 1.216 emakumeak ziren eta 1.127 gizonak. Gainera, aurreko urtean 93 pertsona kontratatu ziren zuzenean Lanbidek (Euskal Enplegu Zerbitzua) diruz lagundutako Tokiko Enplegu Planaren barruan, eta Kontrataziorako Laguntzen bitartez, beste 26 lagun kontratatu zituzten eskualdeko enpresek. Guztira 134 lagunek hartu zuten parte antolatu ziren 5 bitartekaritza ekitaldietan, eta 50 pertsona kontratatu ziren.

Lan merkatuari buruzko 14.831 kontsulta erantzun zituen zerbitzuak; iaz baino 3.057 kontsulta gehiago.  Alde horretatik, Inguraldeko lehendakariak azaldu du “egoera ekonomikoa hobetu denez,  eta langabeziaren urteroko tasa % 1,1 jaitsi denez Barakaldon,  zerbitzu batzuetan arreta emate kopurua jaitsi egin da, eta aldi berean, beste batzuetan igo, krisiaren garai gogorrekin alderaturik. Hau da IT Txartelak lortzeko azterketa zerbitzuaren kasua adibidez, 2017an  aurreko urtean baino bi aldiz pertsona gehiago aurkeztu ziren eta 827 lagunek lortu zuten ziurtagiria.

ENPRESA BERRIAK ARI DIRA SORTZEN  

Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak 324 enpresa proiektu berriri eman die aholku 2017an, horietatik 99 enpresa bilakatu dira, eta 128 lanpostu sortu dituzte (horietako 113 sustatzaileak eurak dira, eta 17 kontratatuak). Aurreko ekitaldian baino 14  sortutako ETE gehiagok jarraitu dute Inguralderen aholkularitza.

Enpresa gehienek, 85,86k,  enpresaburu indibidualaren formula juridikoa jarraitu  zuten,  ondasun-erkidego eta sozietate zibilaren formula (% 11,11), sozietate mugatuarena (% 2,02), eta, azkenik kooperatiba-sozietate txikiarena (% 1,01).

Jarduera sektoreka, zerbitzu pertsonalen inguruan hazi dira negozio gehienak (% 37,3), Enpresei eskainitako zerbitzua (% 23, 2) eta azkenik merkataritza (% 20, 2).

Horrez gainera, 32 enpresek hartu zuten parte Banan banako Jarraipen Programan, merkatuan finkatzeko xedeaz.

MERKATARITZARI ETA HIRI ENPRESARI SOSTENGUA

Merkataritzari eta Hiri Enpresari Sostengua emateko Zerbitzuak 537 ETErekin egin du lan 2017an bere  zerbitzuen bidez: kontsulten ebazpena, salmenta puntura bisitak egitea, teknologia berrietara egokitzeko planak, eta informatzeko eta trebatzeko ekintzak esaterako.   

Aurreko urtean merkatuaren dinamizaziorako egindako proiektuen arten Portu Kalearena da nabarmenena. Hiriko artisau eta sortzaile enpresa sektoreari lotutako merkataritza-ardatz berri bat sortzea du helburu proiektu horrek. 2017 hasi zen ekintza horren bitartez, hutsik dauden  5 lokaletako jabeekin harremanetan jarri, eta bertan ekintzak egitea adostu dute. Horrela, bada, 24 dinamizazio ekintza burutu dira abendura arte, eta horietatik 16tan hiritarrek parte hartu ahal izan dute. Gainera, 19 artisau-sortzailek beren proiektu-produktuak erakutsi eta sustatu ahal izan dituzte erakuslehioetan eta hutsik zeuden lokal horien barruan, eta 46 artistek beren argazki, margolan edo eskulturak. Hainbat jarduerako 6 lokal berri ireki dira horri esker: Txakurrentzako apaindegia, berne-dekorazioa, diseinua eta eskuz egindakoak, pilates, sex-shop eta haurrentzako apaindegia.

Azkenik, bezerogai berdina duten denden arteko loturak sendotzeko networking programa bat jarri da abian. “Barakaldo, nahi dut” izenarekin ezagutzera ematen den Zeremonia Talde bat sortu da ekimen horretatik, eta 11 dendak osatzen dute. Portu Kalearen proiektuaren esparruan zeremonien arloko denden antolaketa izan zen taldearen lehen jarduera.

 

 

SUBIR