Azken 18 hilabeteotan 1.550 langabetu gutxiago dago Barakaldon
8.151 lagun dago lanik gabe, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekainari buruz emandako datuen arabera. Azken hiruhilekoan, 25 bat laguni eman zitzaion arreta, batez bestez, Barakaldoko Udal Enplegu Zentroan. Eskaintza bilaketa, curriculum prestaketa eta enpleguko web atarietako izen-emateak dira erabiltzaileek gehien eskatzen dituzten egintzak.
Gero eta zabalagoa da lana aurkitzeko aukera auzotar barakaldarrentzat. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, 1.550 lagun gutxiago egon da izena emanda azken 18 hilotan, eta, horrenbestez, ekainean, 8.151 langabetu izan ditugu. Inguralde-Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak prestatutako Barakaldo eta inguruko langabeziaren bilakaerari buruzko txostenaren arabera (Zainguralde, 2016ko ekaina), maiatz-ekainean 138 langabetu gutxiago egon zen. Barakaldo da eskualde osoan jaitsierarik handiena izan duena, Sestaoren atzetik (179 langabetu gutxiago izan ditu).
"Maiatz-ekainean, langabezia tasak behera egin du nabarmen, eta itxaropenez begiratzen diogu udari, garai honetan lan bila dabiltzanek aukera handiagoak izaten baitituzte" azaldu du Inguraldeko lehendakari Danel Solak.
Langabezia tasaren jaitsierak Gizarte Segurantzako bazkide kopurua handitzea ekarri du. Apiril-maiatzean 220 lagun gehiago izan dira; apirilean eta maiatzean, berriz, 117 eta 103, hurrenez-hurren. Halatan, 27.796 bazkide lortu ditu, Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioak emandako datuen arabera.
Beheranzko joera hori orokorra da Ezkerralde osoan. Santurtzin, azken 18 hilotan 742 langabetu gutxiago egon da; Portugaleten eta Sestaon, ostera, 643 eta 368, hurrenez hurren. Barakaldon gertatu da jaitsierarik handiena.
ARRETA, ENPLEGUKO UDAL ZENTROAN
Inguralderen bitartez, Barakaldoko Udalak udalerriko herritarrei eta enpresei zuzendutako enplegurako banakako laguntza emateko zerbitzu integrala jarri du abian.
Urteko bigarren hiruhilekoan 277 lagun etorri da Udal Enplegu Zentrora, eta 1.726 laguntza-eskeri erantzun diete teknikariek.
Era berean, 48 lagunek hartu du parte azken hiru hilotan antolatutako taldeko 6 prestakuntza-jardueratan. Aurtengo nobedadea: bi lantegi - "Lehenengo enplegua" eta "Enplegua udan" ¿ abiaraztea. Oso ondo hartu dute ekimena gazteek, batez ere, lan ibilbidea hasteko aukera bila dabiltza eta.
