Behatoki sozio-ekonomikoa
Zainguralde Enplegua eguneratua (2024ko Urtarrila)
Urtarrila Zainguralde Enplegua aldizkaria edonork kontsultatzeko moduan dago.
InfoAyudas buletinaren eguneratze berria (2024/02/15)
InfoAyudas buletina eguneratu dugu eta bertan jaso dugu argitaratutako azken informazioen laburpena
Barakaldoko herritar gehienek irudi ona dute Udalaz eta 2023ko udal-jarduketez
Herritarren beharrei, eskaerei, gogobetetzeari eta pertzepzioari buruz Inguraldek urtero egiten duen azterlanaren arabera, inkestatuen %49,4k Udalaren irudi "ona edo bikaina" du.
Irisgarritasuna hobetzeko neurriak eta parke eta berdeguneetako jarduerak dira barakaldarrek hobekien baloratzen dituzten ekintzak. Horiek 6,08ko batez besteko nota ematen diote tokiko gobernuari.
Barakaldoko herritarren ustez, adinekoen nahi gabeko bakardadeari aurre egitea eta hiria zikintzen duten pertsonei zigorrak gogortzea dira proiekturik beharrezkoenak
Barakaldarren beharrak, eskariak eta gogobetetasuna ezagutzeko Udalak urtero agintzen duen ikerketa soziologikoak agerian uzten du lorategiak, kultur jarduerak eta haurrentzako jolas plazak zaintzea direla gehien baloratzen diren zerbitzuak.
Auzoak hobetzeak, industria-ondareari eta baliabide naturalei balioa emateak eta Erandiorekin lotuko den oinezkoentzako eta txirrindularientzako zubiak ere balorazio altua jaso dute txostenean.