Hona hemen, web orriko bateko erosketa segurua dela bermatzen duten adierazleak

Web orri batean erosketa egin aurretik, zerbitzua segurua eta fidagarria dela ziurtatu behar duzu.

Online saltoki batera sartzerakoan, web orriko segurtasun adierazle hauek bilatu behar dituzu aurrena:

            Web orriaren helbidearen hasieran hau agertu behar da: https://. Batzuetan,   s  hori, ordaintzeko orrian baino ez da agertzen.

  • Erosketa seguruaGiltzarrapo itxi bat edo giltza oso bat, URL helbidearen aldamenean edo pantailako beheko aldeko eskuineko angeluan.
  • Giltzarrapoan edo giltzan birritan klikatuz gero on-line dendaren segurtasun-egiaztagiriari buruzko informazioa agertuko da. Isilpeko datu guztiak modu seguruan bidaliko direla bermatzen dute sinbolo horiek.

Webgunea segurua dela egiaztatu ostean, online dendak eskaintzen duen informazioari begiratu behar zaio, ea zenbait datu agertzen diren: Hona hemen,  erosketa fidagarri eta seguruak egiteko behar diren datuak:

  • Enpresaren datu ofizialak: Izena edo sozietatearen izena, IFK, helbidea, posta elektronikoa eta enpresarekin zuzenean harremanetan jartzeko beste edozein datu eraginkor.
  • Jokabide-kodeak: enpresaren jarduera etikoa bermatzen dute merkataritza elektronikoan, bai eta atxikiak dituen gatazkak auzibidetik kanpo konpontzeko prozedurak ere.
  • Fitxa teknikoa edo produktu nahiz zerbitzuaren ezaugarriak.
  • Prezioa (zerga ezargarriak barne dituen ala ez adierazita) produktuaren bidalketa-gastuak; edo erosketak sor ditzakeen bestelako gastuak.
  • Ordaintzeko moduak.
  • Entrega egiteko modua eta epea
  • Uko egiteko eskubiderik badugun edo, ez dugun,  produktu edo zerbitzu motari ez dagokiolako.
  • Kontratazio-prozedurari dagokionez:  egin beharreko izapideak; kontratua jasoko duen dokumentu elektronikoa artxibatuko den eta dokumentu hori eskuragarri izango den; datuen sarbidean akatsak identifikatu eta zuzentzeko eskura jartzen diren baliabide teknikoak eta kontratua zein hizkuntzatan gauzatu daitekeen.

Informazio zabalagoa nahi izatera, begiratu web orri hau: Kontsumobide.

SUBIR