Inguraldek Facebook eta Twitterren presentzia izango du

Barakaldoko Udaleko garapen-agentziak, Inguraldek, Facebook eta Twitterreko profilak berreskuratuko ditu hiritarrentzako informazio-zerbitzu erakargarria eta hurbila eskaintzeko .

Aste honetatik aurrera, Barakaldoko biztanleek gai hauek kontsultatu, jarraitu edo partekatu ahalko dituzte: enplegua, enpresak, merkataritza txikia eta ostalaritza, berrikuntza, kontsumoa eta udal instituzioa Barakaldo, enplegu eta udal garapen mailan, hiri lehiakorra bihurtzeko sustatzen ari den proiektu estrategikoak.

Facebookeko orria www.facebook.com/pages/Inguralde da eta Twiterrekoa www.twitter.com/inguralde.

Kanal hauei esker, Barakaldoko Udaleko ekintzak eta errekurtsoak promozionatuko dira. Baita inguruan egiten diren interes ekonomikodun aktibitateak ere. Izan ere, bere helburuetako bat da plataforma bihurtzea, interesa duten pertsonek informazioa kontsultatu eta partekatu ahal izateko eta iritzia eman ahal izateko.

 

SUBIR