Aurten ere, Innpulso Sarea Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzera batzen da

 "Egungo neskak biharko zientzialari eta teknologoak izan daitezen".Innpulso Sarearen manifestua Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren ospakizuna dela bide; 

Emakumeen eta nesken zientziarekiko erabateko eta berdintasuneko sarbide eta parte-hartzea lortzeko helburuarekin, eta, beraz, genero berdintasuna eta emakumeen eta nesken ahalduntzea bilatuz, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11a Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egun gisa aldarrikatzea erabaki du (ebazpena A/RES/70/212).

Batzarrak berak premiatu duen moduan, eta zientzia eta berrikuntza bultzatzeko gure konpromisu absolutuan aukera berdintasunetik, eta aurreiritzi eta genero estereotiporik gabe, 2018an Innpulso Sarea manifestu baten bidez egun hau ospatzera batu zen " hiri guztiak eta beraien herritarrak sentsibilizatu eta kontzientziatzeko asmoz eta, honela, jarduera zientifiko-teknikoei egotzitako ohiko rol maskulinoak hausten, eta neska eta nerabeen artean karrera zientifikoen hautaketa sustatzen laguntzeko". Aipatutako manifestu horretatik abiatuz, aurten ere egun honen ospakizunera batzen gara, eta xede berarekin, Hiri Innpulso guztiek berri eman dezaten animatu nahi ditugu, hirien eta hiritarren sentsibilizazio eta kontzientziazioan laguntzeko.

Zientzia eta genero berdintasuna funtsezkoak dira Agenda 2030an barne hartzen diren Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJS) lortzeko. Zoritxarrez, gaur egun emakumeek eta neskek zientziarekin zerikusia duten arloetan erabat parte hartzea eragozten dieten oztopoak izaten jarraitzen dute. Genero etena STEM gaietan duela urte asko mundu osoan zehar iraun duen errealitatea da. Premiazkoa da nazioarteko komunitateak ahaleginak jarraitu ditzan emakumeen eta nesken parte-hartzea sustatu eta iradokitzeko, eta zehazki, tokiko administrazioek konpromisu beraren pean lan egin behar dute.

Tokiko politika berritzaileen definizioan eta aplikazioan aurrera egin nahi duten udal guztien topagune-foro gisa, Innpulso Sareak - Zientziaren eta Berrikuntzaren Hirien Sarea, Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak sustatuta, aktiboki lan egiten du udalerri partaideen artean berrikuntza sustatzeko erabateko parte-hartze eta berdintasun printzipioetan oinarrituta.  Bidaiatu behar den bidea posiblea da soilik "hiri eredu berri honen sorkuntzaren prozesuan pertsona guztien parte-hartze aktibo eta askearen bitartez.  Innpulso Sarean gure hiriak espazio parte-hartzaile eta berdinzale batean bihurtzeko lan egiten dugu, diskriminaziorik gabeko espazioa, eta bertan gizonen eta emakumeen artean aukera berdintasuna dagoena".

SUBIR