Euskararen Nazioarteko Eguna eta 2020 Euskaraldia proposamenak. Animatuko zara?

Datorren 03/12ko Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin batera, Barakaldoko udalak eta gainerako Erakunde Autonomoek, aurreko eta hurrengo Euskaraldiaren edizioari buruz hausnartu nahiko genuke, honekin batzeaz gain, hau hobetzeko asmoarekin.

Euskaraldia, 2018an lehengo aldiz ospatu zena, gizarte osoari iristeko asmoz sortu den iraupen mugatutako ariketa sozial masiboa da, Euskara ulertzen dutenen ahozko ohitura linguistikoak aldatzeko helburuarekin.  Lehenengo edizio horretan Euskal Herriko ehunka herriko milaka pertsonek hartu zuten parte.  Bigarren edizioa 2020an izango da, zuek bidali ahal dizkiguzuen ekarpen, esperientzia, sentsazio, eta itxaropenei esker, aurreko edizioekin konparatuz hobetutakoa.

Lagunduko gaituzu?

Inguraldetik zuen partaidetza espero dugu.  Horretarako, zuen ekarpenak jasotzeko gune bat sortuko dugu, 2018ko Euskaraldia nola bizi zenuten eta 2020koa nola izatea nahiko zenuketen jakiteko.

Gune hau Aldapa 3n Inguraldeko eraikin nagusiaren harreran edo Innobak Eraikinaren Enplegu Gunean (Dolores Ibaurri pasalekua 82, Beurko Viejo, 38. pabiloia) aurkitu dezakezue, azaroaren 20aren eta abenduaren 4aren bitartean.

Nahiago baduzu, anonimoki ere parte dezakezu formulario honen bidez, ez dizu bi minuto baino gehiago eramango.

Zure parte-hartzea espero dugu!

SUBIR