Inguraldek hiriaren sustapen sozioekonomikoari begira ospatuko du 25. urteurrena

Barakaldoko udaleko garapen agentziak iragana eta etorkizuna uztartuz ospatuko du mende-laurdena azaroaren 14an, Barakaldo Antzokian egingo den ekitaldian

Barakaldo, 2017ko azaroaren 8a

Inguralde-Barakaldoko garapen agentziak (1992an sortua) datorren astean ospatuko du 25. urteurrena. Azaroaren 14an, asteartea, Barakaldo Antzokian bere jarduteko esparruarekin lotutako erakundeak eta erabiltzeak bilduko dituen ekitaldian, enpleguaren eta hiriaren sustapen sozioekonomikoaren alde egin duen ibilbidea berrikusiko du. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu ere egongo da ekitaldian.

6.500 bat lagun igarotzen da urtero, langabetuei laguntzeko, enpresa berriak sortzeko eta merkataritza, hiri enpresa, kontsumitzaile eta berrikuntzari sostengua emateko zerbitzutik.   “Denbora horretan guztian, Udalaren tresna eraginkor gisa finkatuz joan da Inguralde, hirian enplegua sustatu eta ekonomia-garapena bultzatzeko” azaldu du Inguraldeko lehendakari Danel Solak.

Inguralde hurbileko udal zerbitzu gisa sortu zen, eta langabezian zeuden pertsonei laguntzea zuen xede, Ezkerraldean eta Meatzaldean eragin zuen krisi industrialaren garaian.  Ordutik, pixkanaka joan da hiriko beharrizan guztietara egokituz, eta, halatan, herritarren erreferentzia behinen bihurtu da, enpleguaren eta garapen ekonomikoaren sustapenerako zerbitzu gisa.

Enpleguari laguntzea da Inguralderen helburu nagusia.  Hainbat proiektu eta jarduera jorratzen ari da erakundea, enpleguaren arloko informazioa eta orientabideak ematen eta jendea trebatzen. Urtero, 2.000 lagun inguru hurbiltzen da zerbitzu honetara, bere lan bizitza bideratu asmoz. Horrezaz gainera, Enplegu Zentroak (Dolores Ibarruri pasealekua) 15.000 bat kontsultari egiten dio arreta urtero.

 Era berean, 1.556 enpresa sortu ditu Inguraldek denbora horretan; eta ondorioz, 585 zuzeneko lanpostu sortu dira.

HIRIKO MERKATARITZA ETA BERRIKUNTZA

Inguraldek harreman berezia du hiriko merkataritza txikiarekin.  Sektoreari zuzendutako sustapen kanpaina eta ekintzen artean daude, haien jarduera indartzea, bai eta lehiakortasuna bultzatzea eta merkataritza arloko errealitate berrira egokitzen laguntzea ere. Ekintza horiek guztiak gorenera heldu dira 2020 urtea ortzi-muga hartuta Merkataritzarako martxan jarriko den Lehenengo Plan Estrategikoarekin.

Halaber, Inguraldek Innpulso Sarearen parte izaten lagundu dio Barakaldori, bai eta tinko lagundu ere. Estatuko 68 udalek osatutako sareak toki politika berritzaileak definitu eta ezartzeko ahaleginean aurrera egitea du helburu. Euskal udalerrien smartcity estrategian ere parte hartzen du Euskal Udalen Elkartearen (EUDEL) bidez.

 

 

SUBIR