Berriak
Zainguralde Enplegua eguneratua (2025ko Urria)
Urria Zainguralde Enplegua aldizkaria edonork kontsultatzeko moduan dago.
InfoAyudas buletinaren eguneratze berria (2025/11/25)
InfoAyudas buletina eguneratu dugu eta bertan jaso dugu argitaratutako azken informazioen laburpena
Barakaldoko 200 establezimendu inguruk bat egin dute gaur hasiko den Kontsumo Bonuaren kanpainarekin
Barakaldon erroldatutako pertsonek dagoeneko erosi eta trukatu ditzakete, zuzenean, atxikitako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako lokaletan, deialdi honetan banatutako 42.000 kontsumo-bonuak.
Erosteko eta trukatzeko epea abenduaren 5era arte egongo da aktibo, eta, berritasun gisa, aurten denbora errealean kontsultatu ahal izango da, bonobarakaldo.inguralde.eus webgunearen bidez, establezimendu bakoitzean eskuragarri dagoen bonu kopurua.
Barakaldok Kontsumo Bonuaren kanpaina aktibatu du hilabete honetan, erabilera sinplifikatzeko eta udalerriko herritarrei lehentasuna emateko berrikuntzekin
42.000 bonu banatuko dira udalerrian erroldatutako pertsonentzat soilik, proba pilotu gisa, tokiko merkataritza-sektoreari ez ezik, barakaldar guztiei ere zuzenean mesede egiteko. Iaz, bonuen % 83-85 barakaldarrek trukatu zituzten
Erosketa eta truke aldia azaroaren 19tik abenduaren 5era bitartean egongo da aktibo, eta –aurreko edizioetan ez bezala, horietan aldez aurretik web-plataforman izena ematea eskatzen baitzen– atxikitako establezimenduetan soilik aurkeztu beharko da NANa, deskontuak jaso ahal izateko
Iraganeko kanpainak 712.196 euroko merkataritza-mugimendua eragin zuen merkataritza eta ostalaritza sektorean
