Berriak
Oraindik ez da derrigorrezkoa saltokietan plastikozko poltsengatik kobratzea
Indarrean sartu gabe dago merkataritzako saltokietan plastikozko poltsak ematea arautuko duen Errege Dekretua.
Inguraldek Industriarako Robotak programatzeko ikastaroa eskaintzen du martxoko prestakuntzaren barruan
Ikastaroa doakoa da, eta hamar gaztek lortuko dute automatizazioaren arloko enpresetan gehien erabiltzen diren industria-robotak programatzeko gaitasuna
Udalak kale-merkatu bat jarri du martxan Portu eta Pormetxeta kaleak dinamizatzen jarraitzeko
"Barakaldo Irekiz" hilabete bakoitzeko bigarren igandean izango dugu hirian bertako diseinatzaileak, artisauak eta saltokiak aisialdiarekin batzeko. Ekimenak magia, dantza, antzerkia eta musika eskainiko ditu, eta herriko banden eszenatoki bilakatuko da Pormetxeta plaza.
GARAPENek lantaldea osatu du migratzaileen ekintzailetza sustatzeko, ekonomiaren eta jendartearen hazkunderako aukera gisa
Gaur, martxoaren 1ean, GARAPENek, Getxoko Udalarekin batera, deialdia egin die estatu osoko hiriei aniztasunaren kudeaketan aurrera egiteko, ekintzaile migratzaileei laguntza emanez.
