Berriak
Barakaldok milioi bat euro baino gehiago bideratu ditu 136 langaberen kontratazioa errazteko laguntzetara
Programarekin bat egiten duten Barakaldoko enpresek gehienez 3.000 eta 6.000 euro arteko ekarpena jasoko dute lan-kontratu bakoitzeko, iraupenaren arabera.
Kontratazioak LANBIDEn enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden Barakaldoko langabeen artean egin beharko dira.
Emakumeen enplegagarritasuna sustatzeko, diru-laguntzak % 10 igoko dira emakumeak kontratatuz gero.
Barakaldoko Udalak ostalaritza-jardueran segurtasun-arauak betetzeari buruzko arreta mantentzeko eta indartzeko deia egin du
David Solla Sustapen Ekonomikoko zinegotziak Barakaldoko establezimendu gehienen lankidetza eta jarrera ona nabarmendu ditu. Zaintza aktiboaren pean dauden prebentzio-jarraibideak ez betetzeak zehapen ekonomikoak aplikatzea ekar dezake. Udalak gogorarazi du, halaber, jaiak bertan behera geratu direnez, aurten eraginik gabe geratzen dela aldi horretan eman ohi den gaueko ordutegiaren luzatzea.
InfoAyudas buletinaren eguneratze berria (20/07/08)
InfoAyudas buletina eguneratu dugu eta bertan jaso dugu argitaratutako azken informazioen laburpena.
Barakaldo Kontsumo Bonoa bihartik aurrera egongo da erabilgarri hiriko 200 establezimendu eta negoziotan
Bonua, erabili behar den lokal berean eskuratu ahal izango da, eta 10 euro ordainduta 15 euroko erosketa egiteko aukera emango du.
Inguraldek, kanpainarekin bat egin duten negozio guztien artean berdin banatuko diren 22.000 bonu emango ditu; zerrenda www.inguralde.eus webgunean kontsultatu ahal izango da
