Berriak
Zainguralde Enplegua eguneratua (2024ko Abuztua)
Abuztua Zainguralde Enplegua aldizkaria edonork kontsultatzeko moduan dago.
Barakaldok 31 plaza eskaintzen ditu langabezian dauden gazteek "administrazio publikoetan lehen esperientzia profesionala" izan dezaten
Programa 16 eta 29 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan ematen dituen laguntzen deialdiaren parte da. Plan hori Europar Batasunak (-Next Generation EU) finantzatzen du.
Ekimenak aukera emango du Lanbiden 31 langabe eta enplegu-eskatzaile kontratatzeko, 10 hilabetez eta lanaldi osoan, baldin eta arlo espezifikoetan titulazioa badute, besteak beste, Big Data, marketin digitala, GIS, arkitektura, ikus-entzunezko edizioa edo bide-mugikortasuna.
Lanbidek Barakaldoko 2024-2025 Enplegu Ekintzen Plana onartu du, 1,02 milioi euroko dirulaguntzarekin
Hil honen erdialdean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak deialdian jasotako onura publikoko 30 proiektuetako edozeinetan izena emateko eskaintzak egingo ditu. Horietan, 63 pertsona zuzenean kontratatuko dira, gehienez ere 6 hilabetez.
Prozesu osoa, 31 pertsona kontratatzeko enpresei laguntzak ematea ere aurreikusten duena, etengabe eta eguneratuta islatuko da www.inguralde.eus webgunean eta Inguralderen sare sozialetan.
Barakaldok herriko saltokien eskaintzarik onenak aterako ditu kaleetara aste honetan, “Ganga Azokan”
ACE Barakaldo Elkarteak ekimen honen beste edizio bat antolatu du irailaren 17tik 19ra, sektorea dinamizatzeko erreferentzia bihurtu dena.
Azokan udalerriko edozein saltokik har dezake parte, ACEren parte izan ala ez.
