Agente Psikosoziala - Adilan 2015
Enplegua
Ikastaro honen helburua da parte-hartzaileek ezagutzak eta gaitasunak lor ditzaten honetarako:
_ Esparru soziosanitarioan, mendekotasuna duten pertsonei dagokien tokian arreta eskaintzeko. Horretarako, diziplinarteko lantalde batek diseinatutako estrategiak aplikatzeko bideak eta artatuei autonomia pertsonala eta ingurunearekiko harremanak hobetzen eta mantentzen laguntzeko prozedurak ikasiko dituzte.
Gelako formazio-fasearen edukia (170 ordu):
MF1019_2 Laguntza psikosoziala, harremanezko eta komunikaziozko arreta erakundeetan
Horrez gain, zeharkako formazio osagarria emango da:
_ Gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna.
_ Ez diskriminatzea eta gizarte bazterketaren aurkako borroka.
_ Ingurunearekiko errespetua eta babesa.
_ Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak.
_ Bezeroarekiko orientazioa.
_ Komunikazioa.
Fase praktikoaren edukia (150 ordu):
MP0029 Praktika profesional ez laboralen modulua.
Ikastaroak 320 ordu ditu guztira, eta bi fasetan bananduta dago: gelako formazioa eta lantokiko formazioa (praktikak).
Hartzaileak:
Beren lan-ibilbidea aldatu eta osasun-alorrean hasi nahi duten Barakaldoko langabeak. Hala, ikastaro honen bidez, SSCS0208-MENDETASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO ARRETA SOZIOSANITARIOA, ERAKUNDE SOZIALETAN profesionaltasun-ziurtagiriaren ezagutzak eta gaitasunak lortuko dituzte.
Datak eta ordutegia
Aurreikusitako hasiera-data eta ordutegia:
Gelako formazioa: 2015/05/04
Ordutegia: 09:30etik – 15:00etara
Lantokiko formazioa: 2015/06/24
Ordutegia: 09:30etik – 15:00etara
