HOBETUZ - Izenak aurretik emateko - WORDPRESS: Webguneak eta blogak sortzeko eduki kudeatzailea
Enplegua
Bertaratutakoek webgune oso eta dinamikoetako edukiak sortu eta eguneratzeko trebetasunak eskura ditzaten prestatu dugu ikastaro hau:
- Blogak (pertsonalak edo enpresakoak)
- Enpresari buruzko informazioa eskaintzen duten webgune dinamikoak.
- Beren enpresetako orriak eguneratzea: prestakuntza ikastaroan emandakoaren antzeko edukiak kudeatzeko programa baliatuz eginak badira edo ikastaroan azaldutako irizpideei jarraituz kontratatu nahi badira orriak.
Ikastaroa egiteko bezala praktikan jartzeko ere WordPress programaren gisako programa eta oroigarri doakoak baliatuko dira.
Aurreikusitako edukiak:
- Wordpress.com eta wordpress.org zerbitzuak bereiztea.
- WordPress bidez webgune bat instalatu eta sortzea.
- Blogaren nahiz web orriaren oinarrizko konfigurazioak.
- Blogen egitura.
- Sarrerak/Postak sortu eta kudeatzea.
- Edukiak sartzea.
- Multimedia artxiboak txertatzea
- Orrialde nagusi berriak eranstea.
- Bigarren mailako orri berriak antolatzea.
- Menuak sortu eta aldatzea.
- Etiketak prestatzea.
- Iruzkinak kudeatzea.
- Webgunearen itxura.
- Gai berriak instalatzea.
- Kategoriak sortzea.
- Pluginak ezartzea.
20 ordu irauten du ikastaroak: bi orduko hamar eskola egun.
Norentzat
Web edukiak blogen bidez nahiz web orrien bidez sortu eta eguneratzeari buruzko ezagutzak zabaldu nahi dituzten langileentzat.
Bereziki erabilgarria, enpresa txiki eta saltokietan.
Oharra: Lanean dihardutenei dago zuzendua ikastaroa.
Noiz:
Egunak: Maiatzaren 11tik 26ra.
Eskola-egunak: astelehenetik ostegunera.
Ordutegia: 14:00 h. – 16:00 h,
Non:
Heziketa Aretoa – Inguraldeko Enplegu Zentroa.
Dolores Ibarruri pasealekua, z/g.
Izenak aurretik emateko:
Izena aurretik emateko epea 2015/04/30eko 12:00etan amaituko da.
Bidal iezaguzu mezu bat Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera, eta erantsi, Izena Emateko Orria (FITXA), beteta, bai eta lansariaren goiburukoa edo APIRILEKO autonomoen kuota ordaindu izanaren agiria.
Onarpena
Aurretik izena emanda daudenek, INGURALDEk (jasotako ordenaren arabera) onartutakoan, posta elektronikoz (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. ) berretsi beharko dute ikastarora joateko asmoa, 24 orduko epean. Berrespenik ezean, tokia libre geratuko da.
