HOBETUZ - Izenak aurretik emateko - JOOMLA: Webguneak sortzeko eduki kudeatzaileak
Enplegua
Bertaratutakoek webguneetako edukiak sortu eta eguneratzeko oinarrizko ezagutzak eskura ditzaten prestatu dugu ikastaro hau:
- Informazio pertsonala duten webgune dinamikoak.
- Beren enpresetako orriak eguneratzea: prestakuntza ikastaroan emandakoaren antzeko edukiak kudeatzeko programa baliatuz eginak badira edo ikastaroan azaldutako irizpideei jarraituz kontratatu nahi badira orriak.
Ikastaroa egiteko bezala praktikan jartzeko ere Joomla programaren gisako programak eta oroigarriak baliatuko dira.
Aurreikusitako edukiak:
- Front-end eta Back-end prozesuetara sarbidea administratzea.
- Erabiltzaileen kudeaketa.
- Webgune osoa prestatzea.
- Artikuluak sortzea.
- Kategoriak sortzea.
- Multimedia artxigoen kudeatzailea
- Menuak sortu eta aldatzea.
8 ordu irauten du ikastaroak: bi orduko lau eskola egun.
Norentzat:
Web edukiak blogen bidez nahiz web orrien bidez sortu eta eguneratzeari buruzko ezagutzak zabaldu nahi dituzten langileentzat.
Bereziki erabilgarria, enpresa txiki eta saltokietan.
Oharra: Lanean dihardutenei dago zuzendua kurtsoa.
Noiz:
Datak:
Apirilaren 27tik 3era.
Eskola-egunak: astelehenetik ostegunera.
Ordutegia: 14:00 h – 16:00 h.
Non:
Heziketa Aretoa – Inguraldeko Enplegu Zentroa. Dolores Ibarruri pasealekua, z/g.
Izenak aurretik emateko:
Izena aurretik emateko epea 2015/04/17ko 12:00etan amaituko da.
Bidal iezaguzu mezu bat Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera, eta erantsi, Izena Emateko Orria ( FITXA ), beteta, bai eta lansariaren goiburukoa edo MARTXOKO autonomoen kuota ordaindu izanaren agiria.
Onarpena
Aurretik izena emanda daudenek INGURALDEk (jasotako ordenaren arabera) onartutakoan, posta elektronikoz (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. ) berretsi beharko dute ikastarora joateko asmoa, 24 orduko epean. Berrespenik ezean, tokia libre geratuko da.
