Zure ETEak hobetzeko behar duen laguntza

Martes, 13. Junio 2023 09:00 00:00
Enpresak eta Merkataritza

Berrikuntzaren bidez zure enpresaren etorkizuna ikustera gonbidatzen zaitugu.

Eusko Jaurlaritzak, Spri Taldeak eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, jardunaldi bat antolatu dute beren erronkei erantzun eta emaitzak hobetu nahi dituzten ETEei laguntzeko, beren negozioan prozesu berritzaile bat abiaraziz.

Edukia:

Jardunaldi hau aukera paregabea da protagonisten eskutik berrikuntza beren enpresetan sartzearen abantailak entzuteko. Zure negoziorako etapa berri baten hasiera izan daiteke. Eta 2 ordu besterik ez duzu eman behar eskura dituzun aukerak ezagutzeko.

Zure inguruko eta jarduerako enpresek (Jabones El Abra eta SHL) egindako kasu praktikoak ezagutuko dituzu, baita zure enpresa aldatzen lagun diezazukeen Hazinnova programa ere.

Non:

BIC Bizkaia Ezkerraldean (Barakaldo) egongo gara

Nola iritsi

Noiz:

Asteartean, ekainak 13, 9:30etik aurrera.

Izena Ematea:

Inkribatzeko, klikatu hemen

Programa:

  • 09:30: Ongietorria
    • Ayuntamiento de Barakaldo-Inguralde
  • 09:35: Irekiera instituzionala: berrikuntzaren garrantzia
    • Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saila
    • Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque
  • 09:45: 2022an onuradun izan ziren ETEak aintzatestea: “ETE berritzaileen” ziurtagiriak ematea
  • 10:00: Berrikuntza kasu praktikoen mahaia
    • Meatzaldeko Behargintza-k moderatuko du

                             Jabones El Abra

                             SHL

  • 10:40-11:10: Ilgner gunea bisitatzea (Aukerakoa)
  • 11:10: Aholkularitza eta zalantzak argitzea kafe - networking batean

Hazinnovari buruzko informazio gehiago:

Hazinnova zerbitzuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, hemen aurkituko duzu jakin behar duzun guztia.

 

 

SUBIR