Basque Cybersecurity Centre Barakaldoko enpresei hurbilduko zaie!
Enpresak eta Merkataritza
BCSC da zibersegurtasunaren kultura sustatzeko Euskal Jaurlaritzako tresna, eta zerbitzu espezializatuen eskaintzaileen eta eskatzaileen arteko topagune izan nahi du; horrela, berrikuntzarako aukerak sortuko dira, enpresen lehiakortasuna piztuko da eta herritarrek jarduera digitaletan seguruago aritzeko ohiturak garatuko dituzte.
Beraz, BSCRen zeregina da zibersegurtasuna euskal gizartean sustatzea eta garatzea, Euskadiko enpresa-jarduera dinamizatzea eta eredu izango den arlo profesionala sortzeko aukera ematea.
Testuinguru horretan, Inguraldek BCSRekin batera gai honi buruzko jardunaldi batzuk antolatu ditu, enpresen lehiakortasunerako hil edo bizikoak direnak.
Lehenengo honetan, enpresa informatikoak eta ingeniaritzak hartu ditugu jardunaldiaren ardatz gisa. Hori dela eta, zu gerturatzea nahiko genuke:
Programa
09:30 - 09:40. Irekiera
Amaia del Camporen, Barakaldoko Alkatearen, eskutik
09:40 - 10:00. Zibersegurtasunaren hastapenak
Hizlaria: Enrique Morey (Basque Cybersecurity Centre)
10:00 - 10:45. Zibersegurtasuna bulegoan
10:45 - 11:00. Atsedenaldia
11:00 - 11:30. Zibersegurtasuna informatika- eta ingeniaritza-enpresetan
11:30 - 12:00. Zibersegurtasunaren kudeaketa
12:00 - 12:15. Galde-eskeak
Amaitzean, kafe batez gozatu ahalko dugu arlo honetako kezkak eta esperientziak partekatzeko.
Noiz
18/11/21ean, 09:30ean
Non
Hotel Puerta de Bilbao (Río Castaños Kalea, 2, 48903 Barakaldo)
Izena ematea
Eserleku mugatuak egongo direnez, zure parte-hartzea inprimaki hau betez ahalik eta arinen baieztatzea eskertuko genizuke.

