CECOBI: Bizkaia Mikro Informazio-jardunaldia: Mikroenpresa eta autonomoentzako mikrofinantzaketa publikoa - PRESENTZIALA
Jueves, 24. Septiembre 2026 14:30 16:00
Enpresak eta Merkataritza
Enpresak eta Merkataritza
CECOBI Bizkaiko Merkataritzako Enpresa Konfederazioarekin batera, 50.000 € arteko maileguak gastu eta komisiorik gabe eskuratzeko moduari buruzko informazio-jardunaldi hau antolatu dugu.
BFAko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailari atxikitako Bizkaia Mikro foru-sozietatearen bidez eskainiko da finantzaketa.
Onuradunak:
- BERRIA! Gutxienez 3 urteko jarduera duten eta beren negozioan inbertitzea, hobetzea, finkatzea edo bultzada berri bat ematea baloratzen ari diren Bizkaiko autonomoei zuzenduta.
- 1 eta 10 langile arteko nortasun juridikoa duten eta hazteko eta garatzeko finantzaketa bilatzen duten Bizkaiko mikroenpresei zuzendua: SM, LSM, LSA, SA eta kooperatibak.
Helburuak:
Mikrofinantzaketa publikoaren bidez enpresa-proiektuak eta enplegu-sorrera indartzea.
Mikrofinantzaketa zirkularraren bidez hazkunde kolaboratibo eta arduratsua sustatzea, mailegu bakoitzarekin beste mikroenpresa batzuei lagunduz.
Edukia:
- Bizkaia Mikro programaren funtzionamendua eta finantzaketa eskuratzeko bete beharreko baldintzak.
- Mikromaileguaren onurak eta inbertsioetarako, I+G+Brako eta enpresa-hazkunderako erabiltzeko estrategiak.
- Baliabide hau beren negozioa indartzeko aprobetxatu duten enpresen kasu arrakastatsuak.
- Eskaera egiteko urratsak eta baiezko erantzuna jasotzeko aholku praktikoak.
Eguna eta ordua:
2026ko irailaren 24a
14:30etik 16:00etara
ANAIEN ZENTROA CIS - Anaien Parkea
Izen-ematea:

