SPRI. Egokitu zure enpresa datu pertsonalak babesteko legedira (II)
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro honetan enpresa txikiek eta edozein sektoretako autonomo profesionalek DBLOk* biltzen dituen printzipioak, eskubideak eta betebeharrak ezagutuko dituzte. Trebakuntza hau enpresek erabiltzen dituzten datu pertsonal guztien testuinguruan kokatzen da. Gainera, partaideek beren webgunean, komertzio elektronikoan edo e-postako marketin-kanpainak bidaltzean IGMEZLren** arabera bete behar dituzten lege-baldintzak ere ezagutuko dituzte. Ikastaroan datuen babesei buruzko bestelako gaurkotasun gaiak ere jorratuko dira (cloud computing-aren legezkotasuna, cookie-politika edo ahaztua izateko eskubidea). Ikuspegi osoagoa edukitzeko, gomendatzen da bi ikastaroak egitea.
(*)DBLO: Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa.
(**)IGMEZL: 2002ko uztailaren 11ko 34/02 Legea, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa.
Helburuak
- Enpresako Segurtasun Dokumentua nola idatzi eta zeintzuk diren hartu beharreko segurtasun-neurriak.
- Gure e-posta bidezko marketin-bidalketek legea betetzen dutela ziurtatu.
- Cookie-politikako klausula legalak nola idatzi.
- Zer da eta nola erabili ahaztua izateko eskubidea.
- Cloud-computing arloko lege-betekizunak.
Programa
- Gure enpresako Segurtasun Dokumentua.
- Hartu beharreko segurtasun-neurriak.
- Datu pertsonalen tratamendua publizitate-hedapenerako edo e-posta bidezko marketina egiteko.
- Ahaztua izateko eskubidea, zer da eta nola erabili.
- Zer informazio biltegiratzen du gure webguneak? Cookieak.
- Cloud-computing aroloko alderdi legalak.
- Datu-babesaren inguruko Europako Araudiaren berrikuntzarik nagusienak.
Nori zuzenduta
Interneteko baliabideak doan eta erraz erabiltzen ikasi nahi duten mikroenpresak edo autonomoak.
Noiz
2018ko maiatzaren 28an, 14:00etatik 16:00etara.
Non
Dolores Ibarruri Pasealekua z/g, B lokala.
Izen-ematea
Laster.
