SPRI. Egokitu zure enpresa datu pertsonalak babesteko legedira (I)
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro honetan enpresa txikiek eta edozein sektoretako autonomo profesionalek DBLOk* biltzen dituen printzipioak, eskubideak eta betebeharrak ezagutuko dituzte. Trebakuntza hau enpresek erabiltzen dituzten datu pertsonal guztien testuinguruan kokatzen da.
Gainera, partaideek beren webgunean, komertzio elektronikoan edo e-postako marketin-kanpainak bidaltzean IGMEZLren** arabera bete behar dituzten lege-baldintzak ere ezagutuko dituzte.
Ikastaroan datuen babesei buruzko bestelako gaurkotasun gaiak ere jorratuko dira (cloud computing-aren legezkotasuna, cookie-en politika edo ahaztua izateko eskubidea). Ikuspegi osoagoa edukitzeko, gomendatzen da bi ikastaroak egitea.
(*)DBLO: Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa.
(**)IGMEZL: 2002ko uztailaren 11ko 34/02 Legea, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa.
Helburuak
- Aipatutako legeek enpresan duten eragina aztertzea, eta legeok ez betetzearen ondorioak zeintzuk diren ezagutzea.
- Legeak exijitzen dizkigun arazo praktikoei irtenbidea eman: klausula informatiboak nola idatzi, gure enpresako fitxategiak DBEAri* nola jakinarazi edo nola erantzun behar dugun norbaitek bere ARCO eskubideak erabili nahi baditu.
(*) DBEA: Datuen Babeserako Espainiako Agentzia.
Edukia
- Aipatutako legeek enpresan duten eragina aztertu, eta legeok ez betetzearen ondorioak zeintzuk diren ezagutu.
- DBLOren klausula informatiboa idatzi. Bestelako klausulak: datuak lagatzea, tratamendua eragitea.
- Jakinarazpena eta fitxategien erregistroa.
- Bere ARCO eskubideak erabili nahi dituen pertsona interesdunari nola erantzun (Sarbidea, Zuzenketa, Ezereztea eta Oposaketa).
- Gure fitxategiak nola erregistratu eta DBEAri nola jakinarazi.
Nori zuzenduta
Interneteko baliabideak doan eta erraz erabiltzen ikasi nahi duten mikroenpresak edo autonomoak.
Noiz
2018ko maiatzaren 21ean 14:00etatik 16:00etara.
Non
Dolores Ibarruri Pasealekua z/g, B lokala.
Izen-ematea
Laster.
