SPRI. Facebook I: Zure FanPage-a Sortu (konfigurazioa, oinarrizko erabilgarritasunak eta argitalpen-kudeaketa)
Enpresak eta Merkataritza

Sarrera-ikastaro honetako parte-hartzaileek beren negoziorako Facebook orri bat sortuko dute, eta FanPage horretako baliagarritasunik nagusienak kudeatzen eta konfiguratzen ikasiko dute.
Helburuak
Ikastaro honen helburua parte-hartzaileak Facebook erabiltzen hastea da. Lanabes horren bitartez, partaide guztiek marka eragileak eta biralak sortzeko estrategiak bereganatuko dituzte, eta gaitasun horri esker, beren negozioaren Interneteko gizarte-irudia bermatuko dute.
Negozio bakoitzaren irudi korporatiboa gizarte-komunikabideetako alorrera ekartzeko funtsezko jarraibideak erakutsiko dira (Social Media).
Edukia
- Facebook: sarrera.
- Facebook-eko aukerak: profila, orria, taldeak eta aplikazioak.
- Facebook-en profil pertsonala nola sortu.
- Profilaren oinarrizko elkarreraginak:
- Profila eta orrialdearen arteko desberdintasunak.
- Zure saltoki edo enpresarako orri bat nola sortu.
- FanPage-aren oinarrizko elkarreraginak.
- Nortasun korporatiboa: portadarako eta profilerako argazkiak.
- Adierazleak eta asteroko datuak.
- Denbora-lerroa (Timeline-a).
- Zure negozioaren informazioa.
- Gure jarraitzaileen argitalpenak.
- Gure jarraitzaileen iritziak.
- Jarraitzen ditugun FanPage-ak.
- Argitalpenak: programazioa, segmentazioa, nola finkatu edo nabarmendu.
- Hastag-ak nola erabili.
- Eskaintzak sortu.
- Ekitaldiak sortu.
- Gertaera garrantzitsuak.
- Argitalpenak programatu.
- Orrialdearen konfigurazio orokorra.
- Zure orria Twitterrekin nola estekatu.
Nori zuzenduta
Interneteko baliabideak doan eta erraz erabiltzen ikasi nahi duten mikroenpresak edo autonomoak.
Noiz
Uztailaren 2an, 14:00etatik 16:00ak arte.
Non
Dolores Ibarruri Pasealekua z/g, B lokala.
