SPRI: erabili Mailchimp zure bezeroentzako e-mailingak egiteko

Lunes, 5. Febrero 2018 14:00 16:00
Enpresak eta Merkataritza

Bezeroekin e-mailing eginez aritzea sustapen estrategia garrantzitsua da enpresa askorentzat. Marketinerako prozedura honek irabazi handiak eman ditzake, baldin eta legeari egokitzen bazaio eta praktika etikoak jarraitzen badira. Gure bezeroen datu basea zenbat eta gehiago handitu, orduan eta kudeaketa automatizatuagoa erabili behar dugu. Izan ere, bidalketa handiak egin eta pertsonalizatu ahal izango ditugu, eta denbora eta ahaleginak ere aurreztuko ditugu. Gaur egun, Mailchimp da bezeroen datu-base pertsonalizatuak sortu eta kudeatu nahi dituzten enpresarientzat aurkitu ahal dugun doako tresna onenetako bat.

Helburuak

  • Enpresa txikiei eta profesional autonomoei behar dituzten ezagutzak ematea Mailchimp tresna marketin elektronikoa egiteko erabili dezaten.
  • Tresna hau web aplikazio bat denez, buletin-igorketa eta harpidetzen kudeaketa erraz eta edonondik automatizatzen ikastea.

Edukia

  • Mailchimp: doako bertsioa.
  • Nola sortu kontu bat Mailchimp-en: kontua Twitter eta Facebook-ekin uztartu.
  • Interfazea.
  • Zerrendak: zerrenda bat sortu, zerrenden esparruak pertsonalizatu, taldeak, kontaktuak erantsi eta inportatu.
  • Formularioen disenua.
  • Kanpainak: kanpaina motak, kanpaina bat sortu.
  • Estatistikak eta txostenak.
  • Social Tip & Tricks: txantiloi eta etiketa bereziak.
  • Informazio gehiago.
  • Lege kontuak: jakinarazpen komertzialak igorri eta datu-base bat sortu.
  • Mailchimp-en pribatutasun politika.

Nori zuzenduta

Interneteko baliabideak doan eta erraz erabiltzen ikasi nahi duten mikroenpresak edo autonomoak.

Noiz

2018ko otsailaren 5ean, 1400etatik 16:00ak arte.

Non

Enplegu Bulegoa Dolores Ibarruri Pasealekua z/g, B lokala.

Izen-emateak

Laster.

SUBIR