Kasu praktikoa: Cuevas Abogados

Martes, 24. Abril 2018 14:30 16:00
Enpresak eta Merkataritza

Oraingo honetan Lidia Cuevasen kasua aurkezten dugu, 2014an bere bulegoa ireki zuenetik, Internet bidez ere bere zerbitzuak eskaintzen dituen abokatua.

Lidiaren esperientzian interesgarria iruditzen zaigu online negozioaren inguruko bere ikuspegia nabarmentzea. Izan ere, publikorik gazteenaren aldeko apustua egin du, eta horrek urtero bere webgunean inbertsioak egitera eraman izan du. Woko da bere hornitzaile teknologikoa, hiru urte daramatza beraiekin Interneterako kokapena lantzen.

Nori zuzenduta

  • Jardunaldi hau negozio txikien ardura duten pertsonei zuzenduta dago, hain zuzen ere, Interneten bidez saldu nahi duten baina bertan zer aurkituko duten ez dakiten horiei: gastuak, hartu beharreko erabakiak, lan-zama handiagoa, gaitasuna, hornitzaile teknologiko bat aukeratzea, eta abar.
  • Webgunea eta Facebook daukan arren, espero zituen salmentak lortzen ari ez den edonori, eta gainerakoek nola egiten duten ikustearen ondorioz, bere egoera hobetuko duen irtenbidea txertatu ahal izango duen edonori, zalantzak argitu nahi dituzten guztiei, eta abar.

Edukiak

  • Mikropyme batek ere online salmenta egin dezake.
  • “do it yourself” delakoak ez du funtzionatzen: profesionalen laguntza bilatu behar dugu.
  • Webgunea ez da kontratatu ondoren ahaztu dezakedan zerbait, denbora eta inbertsio iraunkorra eskatzen duen prozesua da.
  • Enpresa estrategia ezartzen du, enpresa hornitzaileak prozesu guztia gidatzen eta gauzatzen du.

Non

Inguralde, Aldapa 3A (bulego nagusiak)

Noiz

2018ko apirilaren 24an 14:30etatik 16:00ak arte.

Informazioa eta izen-emateak

94 478 93 95 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

SUBIR