SPRI: Canva. Diseinu grafikoa diseinatzaile ez direnentzat: nabarmendu zure irudi korporatibo eta digitala diseinu erakargarriekin
Enpresak eta Merkataritza

Canvak zure esku jartzen du eduki eta irudien konposizio desberdinak diseinatzeko aukera. Konposaketa horiek txartel bat sortzeko edo zure sare sozialean edo blogetan irudi bat sortzeko baliatu ditzakezu, eta baita berripaperen goiburuak egiteko ere. Azken finean, marketinerako askotariko dokumentuak eta materialak sortzeko erabili ditzakezu. Canva interfaze intuitibo eta erraz batean datza, doako baliabide eta txantiloi ugarirekin. Halaber, zeure irudiak eta logoak kargatzeko aukera ere eskaintzen du diseinu erakargarriak sortu ditzazun, diseinuaren profesionala izan gabe, gainera.
Helburuak
Ikastaroaren helburua Canva tresna sakon ezagutaraztea da, eta baita bestelako tresna batzuk ere. Baliabide horien bitartez, gure webgune edo sare sozialen irudia hobetu ahal izango dugu, eta ondorioz, gure argitalpenak aberatsagoak izango dira. Kontua da akabera profesionala emango diguten aplikazioak erabiltzea, hain zuzen ere, enpresak eskaintzen dituen elementu edo edukiak, analogikoak zein digitalak izan, irudiez hornitu ditzagun.
Programa
- Canvarako sarrera: erabilera posibleak eta diseinu-adibideak.
- Kontua sortu, erregistratu eta konfiguratu.
- Canvarekin sortu daitezkeen irudi motak.
- Bilaketa.
- Maketak eta elementuak.
- Testuen konfigurazioa.
- Atzeko planoaren konfigurazioa.
- Fitxategiak igotzea.
- Diseinatutako irudia deskargatzea.
- Diseinurako beste aplikazio batzuk: Pixlr, Picmonkey, Piktochart.
- Doako irudi bankuak, tipografiak eta bektoreak.
- Zure diseinuak erakargarriago bihurtzeko aholkuak eta praktika onak.
Nori zuzenduta
Interneteko baliabideak doan eta erraz erabiltzen ikasi nahi duten mikroenpresak edo autonomoak.
Noiz
2018ko martxoaren 19an, 1400etatik 16:00ak arte.
Non
Dolores Ibarruri Pasealekua z/g, B lokala.
